Educación
Ingurune segurua

Ingurune segurua

Ongizatea bermatzen duten inguruneak sortzeko konpromisoa.

ALBOANek ingurune seguruak sortzeko eta bermatzeko konpromisoa du, bertan egindako jarduerek eta sortutako harremanek pertsonen ongizatea sustatu, tratu onaren kultura indartu, pertsona guztien arteko errespetua bermatu, haien eskubideak baliarazi eta hazkunde pertsonalean lagundu dezaten.

Jesusen Lagundiaren obra garenez, “gurekin harremana duten pertsona guztien onura osoa” sustatzea da gure jardueraren helburua. Formulazio hori eguneratzeko, jazarpen- eta abusu-egoerak prebeni daitezkeela eta, halakorik hautemanez gero, kudeatzeko bideren bat dagoela ziurtatzeaz kezkatzea eskatzen du ALBOANen identitate- eta misio-esparruak.

Bestelako kultura bat eratzeko, elkartasuneko komunitateetan oinarritutakoa, lehenik eta behin geure burua eraldatu behar dugu, pertsona gisa eta erakunde gisa. Bide horretan aurrera egiteko, “Ingurune seguruak eta jazarpen eta abusu sexualik eta moralik gabekoak bermatzeko politika” hau prestatu dugu.

Edozein iruzkin edo iradokizun egiteko, susmoren edo kexaren bati buruz hitz egiteko, eta konfidentzialtasunez salatzeko, Ingurune Seguruko lantaldeko edonorengana jo dezakezu, edo helbide honetara idatzi: entornoseguro@alboan.org.

Honako hauek osatzen dute alboanen ingurune seguruko lantaldea:

Javier Montes - Ingurune Seguruko lantaldearen arduraduna
Itziar Ugarte - Kudeaketaren eta Pertsonen koordinatzailea
Leire Morquecho - Nazioarteko Lankidetzaren koordinatzailea
Sandra Delgado - Genero Taldearen arduraduna
Álvaro González - Gizarte Dinamizazioaren koordinatzailea