Partaidetza-prozesuak, gizarte zibiletik eta herri administrazioetatik

14/12/2015

Bidea jorratzeko pistak eta gomendioak aurkitzen laguntzeko, begirada Perura zuzendu dugu. Sortu zenetik dabil ALBOAN erakundea herrialde horretan lanean; bertan, politika publikoei (osasuna, hezkuntza, elikadura-segurtasuna eta abar) buruzko erabakiak hartu eta kudeatzea helburu duen herritarren partaidetzak askotariko bide, espazio eta prozedurak jorratu ditu. Indarguneak eta akatsak gorabehera, esperientzia honek ezagutza zabala eskaintzen du. Esperientzia horien adibide da COPARE ekimena (partaidetzarako eskualdeko hezkuntzakontseiluak); ALBOAN erakundeak ekimena babesten du, Perun elkarlanean diharduten erakundeen bitartez. Esperientzia bateratze-espazio horietan aurkezten dugu, ekimenean modu aktiboan parte hartu duten erakundeetako batzuen bitartez, eta, bertan, zailtasunak, ikasitakoa eta etorkizunerako ildoak azaltzen ditugu.

Harremanetarako