Herritar enpresa. Enpresa eredu berri bat pentsatu eta egiteko proposamenak

28/10/2020

Dokumentu hau gizarte zibilaren, enpresaren, unibertsitatearen eta administrazio publikoen esparruko hainbat pertsonak egindako hausnarketaren emaitza da; izan ere, uste osoa dugu beharrezkoa dela gure egungo eredu ekonomikoa eraldatzea, maila globalean pairatzen dugun egungo krisi ekosozialari aurre egin ahal izateko. 2019-2020 ikasturtean, mintegi iraunkorreko dinamika bat izan dugu, hausnartzeko zer eginkizun duten enpresek ekonomia solidarioagoa, inklusiboagoa eta planeta zainduko duena ahalbidetuko duen eredu ekonomikoaren berrikuspenean. 

Aipatu gogoeta-gunea ALBOAN Fundazioa eta Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS Euskadi) deitu dute, enpresek (txikiek eta ertainek, nagusiki) lurralde baten garapenerako funtsezko eragile gisa duten eginkizun sozialari buruz hausnartzeko eta herritar enpresa eredu berriei buruzko diskurtsoari ekarpena egiteko.

Harremanetarako