Badauka generorik partaidetzak? Oztopoak hausten emakumeen partaidetzan

14/12/2015

Aurkezten  dugun  koadernoan,  benetako  partaidetza  izateko  ezinbesteko baldintzetako  bati  ekiten  zaio:  inor  partaidetza  prozesutik  kanpo  ez  geratzea, alegia. Emakumeen kolektiboak du erabakitzeko esparruetatik kanpo geratzeko arrisku handiena. Gauza jakina da gizarte patriarkalean bizi garela, eta, gizarte honetan, emakumezkoen rola etxeko esparrura mugatzen da; horrek aurrez aurre egiten  du  talka  espazio  publikoetan  parte  hartzearekin  eta  bertan  erabakiak hartzearekin.  Ezin  dugu  inola  ere  esan  demokrazia  dagoenik,  partaidetzarako biderik  ez badago,  eta,  era  berean,  ezin  dugu  esan  partaidetza  dagoenik, herritarren erdiak prozesu horretatik kanpo uzten baditugu. Dokumentu honetan zenbait  gai  jorratuko  dira:  emakumeek parte  hartzeko  gainditu  behar  dituzten oztopoak;  horiek  gainditzeko  estrategiak;  egungo  egoeran  hala  Perun  nola Euskadin, eta parte hartzeko moduak.

Harremanetarako