Arlo publikoaren zaintza herritarren parte-hartzetik

08/01/2016

Eskuetan duzun koadernoa partaidetzaren inguruan gutxien landu diren aldeetan oinarrituta dago, batik bat. Espazio partekatuetan hartu diren erabakien zaintza edota jarraipena. Sarri askotan, uste da erabaki bat hartzearekin batera bukatzen dela partaidetzaren egitekoa. Partaidetza-prozesuak, hala ere, askoz harago joan behar du, hartu diren erabakien jarraipena egin, eta, halaber, betetzen diren ala ez ikusteko, eta, betetzen diren kasuetan, desbideratzerik gertatzen ez dela egiaztatzeko. Elementu nagusietako bat den arren, zoritxarrez, ez zaio ia jaramonik egiten. Partaidetza-prozesu bat bertan behera gera daiteke, bai hartutako erabakiak betetzen ez direlako, bai erabakitakoaren justu kontrakoa egiten delako, ordura arteko prozesua deslegitimatuz. 

Harremanetarako