Argibideak

1. Zorroztu mira saguarekin zure boomeranga jaurtitzeko eta energia-pilulak lortzeko. Baliatu erreboteak hainbat pilula hartzeko eta energia gehigarria lortzeko!

2. Energia irudi batean bilakatuko da. Zazpi kategoria desberdinetako argazkiak daude (elikagaiak, musika-tresnak, haur-jolasak, paisaiak, jantziak, aurpegiak eta grafiak). Maila batetik bestera pasatzeko, osatu irudi guztiak denbora amaitu baino lehen.

3. Saiatu ikur berdeak hartzen, laguntzak lortzeko. Baina, erne, ez gorririk hartu!

4. Kontuz energia negatiboa duten pilulekin! Zure boomerangaren aurka talka egiten badute, jaurtiketa baliogabea izango da.