Organizaciones por la igualdad (Safar) - Alboan

Genero-politikak


Hemen aurkezten dizuegu, beraz, ALBOANen bigarren Genero-politika, zeinaren indarraldia 2016tik 2021eraino luzatzen baita, behin Fundazioaren Patronatuak onetsi eta gero. Erakunde gisa zein zeharka, ALBOANen genero-ekitatearen aldeko erronka ikusarazi nahi du, hartara pertsona guztientzako genero-berdintasunezko egoera batera iristeko bidean laguntzeko. Hiru ildo estrategiko handitan egituratzen da: emakumeen ahalduntzearen sustapena batetik, prestakuntzaren eta botere-guneetan parte-hartzearen bitartez; bigarrenik, genero-ekitatea erakundean eta erakunde aliatuetan zeharka txertatzea erakundean; eta, azkenik, desoreken salatzea eta horien berri zabaltzea.


JAITSI EZAZU, HEMEN, ALBOANen 2016-2021 GENERO-POLITIKA


Maila operatiboago batean, 3 ildo handi horiek 2017-2020 Genero-Ekitatearen aldeko Planean (hauxe ere erakundeko bigarrena) zehazten dira, urteko plan operatiboen eta urteko ikuskatze- eta jarraipen-txostenen bitartez.


JAITSI EZAZU, HEMEN, ALBOANen 2017-2021 EKITATE-POLITIKA

JAITSI EZAZU, ALBOANEN II. GENERO-EKITATEAREN ALDEKO PLANAREN KANPO-EBALUAZIOA

Icono Plan pro Equidad de Género

Genero-eitatearen aldeko planaren 2020KO txostena

  • Icono reloj26,5orduko prestakuntza ALBOANeko lantaldearentzat, Genero-Ekitatearen aldeko planaren baitan (langile kontratatu zein boluntarioentzat).
  • Icono mujer+70%etik gorakoa izan da, ALBOANen prestakuntza-saio, ekitaldi eta jarduera guztien artean, emakumeek bideratu dituztenen ehunekoak
  • Icono institución74.859,47€baliatu ditu ALBOANek genero-instituzionalizazio prozesu aktiboetan laguntzen dituen 18 erakundeekin.
  • Icono internacionalización mujer32.62%horra Nazioarteko Lankidetzaren alorrean soil-soilik emakumeei begira aurkezten diren proposamenen ehunekoa.
  • Icono educación29ikastetxe ari dira garatzen genero-ekitatearen ikuspegitik zuzenduriko hezkuntza-eredu integrala, Hezkidetzan eskainitako materialen bitartez.

Hona jarraian bigarren Genero-politikaren aldi honetan ALBOAN erakunde barruan genero-ekitatea garatzeko bideratu ditugun egintzetako batzuk:


Horiez gain, ALBOAN genero-ekitatearen alde ageri den beste lan-proposamen batzuk azpimarratu ditzakegu, esaterako:

  • Hezkidetza-lana, ikastetxeetan zein astialdiko taldeetan, sexu-orientazioen eta genero-identitateen alorrean berdintasunean eta inklusioan hezteko estrategiko pedagogiko gisa.
  • Emakumeok Martxan elkartea (MeM): datozen 4 urteetan 8 herrialdeetan egingo den programa horren bidez ALBOANek Afrikan indarkeria gainditu duten emakume eta neskatoei lagundu nahi die.
  • ALBOANek erakunde aliatuentzat Genero alorrean erakundea sendotzeko programari eusten dio; horrenbestez, aurrekontu-partida jakin bat dauka 2013tik aurrera, bertatik aholkularitza teknikoa eskaini ahal izateko aldaketa bidean diren erakundeei.
  • 2020an Equidad de Género: Pistas para organizaciones de la economía solidaria argitaratu zuen ALBOANek, REAS ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarearekin batera.