Synergie des Femmes pour les Victimes des Violences Sexuelles (SFVS)

Synergie des Femmes pour les Victimes des Violences Sexuelles (SFVS)

Synergie des Femmes pour les Victimes des Violences Sexuelles (Emakume-Sinergia Sexu-Indarkeriaren Biktimekiko) Ipar Kivuko –Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean– 35 erakunde batzen dituen plataforma da. Batez ere emakumeek osatzen dute plataforma, eta generoan oinarritutako sexu-indarkeria pairatu duten emakume eta neskatoen ongizatea, autonomia eta integrazio soziala sustatzearen alde aritzen da. Justine Massika aktibista ospetsuaren zuzendaritzapean, SFVS 2003an hasi zen indarkeriaren biktimak zenbait arlotan artatzeko, esaterako arlo psikosozialean, judizialean eta laneratze-arloan.

Estrategia feministak:

  • Bakea sendotzeko jarduerak.
  • Landa-komunitateetako emakumeen lidergo politikoaren aldeko sentsibilizazioa eta haren sustapena. Emakumeek komunitate etnikoen artean kohesio soziala indartzera bideratutako jardueretan hartzen dute parte, gatazka armatuen biktimei  laguntzeko, inpunitatearen kultura hausteko, eta oinarritik beretik (auzoko taldeak, mugimendu zibilak, tokiko lidergoa, etab.) alor politikoan parte hartzeko
  • Eskuorri eta liburuxkak sortzea eta banatzea zein irratsaioetan parte hartzea, gizarteko zenbait sektoretan hainbat gai jorratzeko: Nazio Batuen Erakundearen ebazpenak, sexu-indarkeriari buruzko legeak, emakumeen lidergoa…
  • Eragin politikoko jarduerak, maila nazioarteko, nazional, probintzial eta tokikoan, Hego eta Ipar Kivu eskualdeetan generoan oinarritutako indarkeria pairatu duten emakumeen egoera sozial eta ekonomikoak hobetzera bideratuak.
  • Generoan oinarritutako sexu-indarkeriatik bizirik atera direnei laguntza psikosoziala ematea.
  • Generoan oinarritutako indarkeriatik bizirik atera direnen ahalduntze ekonomikoa, ekintzailetza zein jarduera profesionalerako prestakuntza emanez, orobat diru-sarrerak sortzen dituzten jardueretarako.

Erreferentziazko webguneak: