Servicios Educativos El Agustino. Perú

Servicios Educativos El Agustino. Perú

Servicios%20Educativos%20El%20Agustino.%20Per%C3%BA1978an sortu zen, El Agustinoko (Lima) beharrizan sozialei erantzuteko asmoz. Herri-hezkuntzako erakunde gisa definitzen du bere burua, eta xede ditu justizia soziala eta El Agustino barrutiko eta Ekialdeko Limako auzoetan garapen komunitario integraleko prozesuak sustatzea.

Jaiotzatik beretik, lagun izan dituzte emakumeek beren eskubideak oso-osorik garatu eta baliatzeko lehian izandako antolatze-prozesuek, bai eta genero-berdintasuna sustatzeko mugimenduek ere. Bere ibilbidean emakume-erakundeei zenbait gaitan (emakumeen eskubide zibil, ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalak) prestakuntza integrala emateko programak garatu ditu. Hartara, auzo-elkarteetako buruekin batera, erakunde garrantzitsu batzuei lagundu die, esaterako Jantokien Zentralari, Ekialdeko Limako barrutietako Emakume Sntolatuen Sareei, Banku Komunalen Zentralari, Emakumeen aurkako eta Etxeko Indarkeriaren Prebentziorako Sustatzaileen Sareari, besteak beste.

SEAk (Servicios Educativos El Agustino, sigletan) emakume antolatuei ematen dien babesak arlo publikora irtetera eta norberaren udalerrian erantzukizunak hartzera animatzen dituzte. SEAk aholku ematen die emakumeei euren beren agenda osa dezaten, non zenbait gai lehenetsi baitituzte, besteak beste osasuna, indarkeria, kaleko segurtasun eza, ingurumena, arriskuen prebentzioa, hezkuntza... Beren ahalmenak hobetu, aukera gehiago izan eta arlo publiko zein pribatuan beren eskubideen errespetua sustatzeko, emakumeen eta SEAren beraren parte-hartzea sustatu da maila lokal eta metropolitarreko bilguneetan.

Duela zenbait urtetik hona, eta INTELTA-Cutivalúk bezala, indarberritu egin ditu genero-indarkeria prebenitzeko, eta halakorik gerttazen denean biktimei laguntzeko eta haren ondorioak gainditzen laguntzeko ahaleginak (https://www.seaperu.pe/proyectos/alboan-gobierno-vasco/)