ASERJUS- Guatemala

SERJUS- Guatemala

SERJUS jaiotzeko arrazoi nagusienetako bat landa-guneetako zenbait talde eta buruzagik adierazitako beharra izan zen, alegia, komunitateei alde fisiko zein espiritualean onbidera itzultzeko ahaleginak babestea, barne-gatazka armatuak berekin ekarri zituen indarkeria eta errepresioko urteen ondoriozko higaduraren ondoren. Izan ere, horrek guztiak areagotu egin du zapalkuntza eta esplotazioa, eta eragiten die oraindik ere bertako biztanleei, bereziki emakume indigenei.

Lanean hasi zen unetik beretik, ASERJUS zenbait alorretan (osasuna, hezkuntza, nekazaritza, mikrofinantzak eta emakumeen partaidetza sendotzea) eskualde-sareak sustatzeko asmodun sektore-programak osatzen aritu izan da. Ildo horretatik, eta erakunde soziala den aldetik, ASERJUSek emakumeen egoerari buruzko ezagutze, aztertze eta kontzientzia-hartze prozesu bat bizi izan du, zeinak Genero-Ekitateko Politika instituzionala osatzeko konpromisoa hartzera eraman baitzuen, haren bidez, erakundearen zeregina, ikuskera eta helburu estrategikoak sendotzeko.

Genero-Politika osatu duenetik, Guatemalako mendebaldeko kitxeen eskualdeko emakumeen eskubidean babesean egindako lanak emakumeek beren eskualdean eragile politiko eta sozial gisa bideratu dituzten ahalduntze prozesuetan laguntza eman die, hartara prozesu horien proiekzioa eta sakontze-maila sendotzea ahalbidetu duelarik.