
Puente de Paz - Guatemala
Puente de Paz irabazi asmorik gabeko elkarte zibila da, gizon zein emakumeek osatua. Ixcán hiriko gizarte-mugimenduaren eta emakumeen mugimendu sozialaren baitako eragile politikoa da. Justizia sozialaren bila konprometitua, hura sustatzen du, eta kolektiboki proposatu eta eraikitzeko lanean dihardu.
Erakundeak historikoki baztertuak izan diren subjektu sozialen egoera sendotu nahi ditu beren eskubide indibidual zein kolektiboen defentsan, Ixcángo emakumeek eta herri indigenetako kideek bizi dituzten menpekotasun, esplotazio eta arrazakeriazko harremanak aldatzera zuzendutako prozesu sozialen bidez.
Gaur egun, emakume indigenen eskubideak defendatzeko prozesuetan laguntza-lana egiten du, dela lurraldearen babesean (2007an Kontsulta Komunitarioa egitean hasi zen), dela Xalalá hidroelektrikoaren aurkako erresistentzian eta egun 36 komunitate batzen dituen Ixcángo Lurraldea Defendatzeko Komunitate-Elkartearen (ACODET) osaeran. Horiez gain, Los Copones komunitate indigena sortzeko prozesuan ere lagundu izan du, baita Ixcángo Emakume Antolatuen Sarea (ROMI) sendotzekoan.
Puente de Paz erakundea erreferentea da eskualdean, kektxi etniako emakumeei laguntzen egin duen lanagatik.
Gaur egun, Ixcáneko emakumeen osasun-arreta izateko eskubidearen defentsa da Puente de Paz eta Ixcángo Emakume-Erakundeen Sarearen lanaren ardatz garrantzitsuenetakoa da.