INTELTA Cutivalú - Perú

INTELTA Cutivalú - Perú

INTELTA - Cutivalúk 34 urte daramatza emakumeen eskubideak babesten, tokiko eta eskualdeko gobernagarritasunaren bitartez, elkarrizketa- eta bitartekaritza-guneak sortu eta bideratzen, horien bitartez gizarte zibilak eta Estatuak indarrak batu eta koordinatu ditzaten genero-arrakala murriztearen alde, genero-ikuspegia aintzat hartuko duten politika publikoak formulatu eta abiarazita.

Piura eskualdean dagoelarik, INTELTA - Cutivalú Piurako Genero-Ekitatearen aldeko Eskualde Mahaiaren sustatzaile nagusienetakoa da. Gaur egun, eskualdeko gizarte zibilaren 18 erakunde (oinarrizko mugimenduak, zaintza-batzordeak, GKEak eta komunikabideak) batzen dituen, eta genero-arrakala murriztera zuzendutako politika publikoak abian jartzea sustatu nahi duen gune horren koordinazio lanetan dihardu. Gainera, hautatu dute Genero-Indarkeria Prebenitzeko eta Biktimak Artatzeko mahaia koordinatzeko, hots, emakumeen aurkako indarkeriaren aurka lehiatu eta justizia bilaketan espezializatu diren erakundeak batzen diren gunea.

Gune bi horien koordinatzaile en aldetik, INTELTA - Cutivalúk aholkularitza teknikoa ematen die eskualdeko agintari, funtzionario eta teknikariei, alorreko ordenantzak aplikatu daitezen. Besteak beste, genero-ikuspegia eskualdeko aurrekontu partizipatibora aurkezten diren proiektuetan ebaluazio-irizpide izatea lortu izan da; 2007an Emakumeen Eskualdeko Kontseilua (Consejo Regional de la Mujer, COREM) sendotzeko jarduerak finantzatzea onetsi zen, bai eta etxeko indarkeriaren zein sexu-indarkeriaren aurkako proiektu bat ere. Ordutik hona, genero-indarkeria prebenitzeko, biktimak artatzeko eta indarkeria mota hori gainditzen laguntzeko zenbait ekimen burutu dira (https://www.radiocutivalu.org/juntos-contra-la-violencia-hacia-las-mujeres/)