AFEM (Association des Femmes des Médias du Sud Kivu) RDC

AFEM (Association des Femmes des Médias du Sud Kivu) RDC

Komunikabideetako Emakumeen Elkartea (Association des Femmes des Médias du Sud Kivu, AFEM) Hego Kivuko (Kongo) emakumeek osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea da. Bere zereginak emakume eta haurren eskubideak sustatzea, genero-berdintasuna bermatzearen alde lan egitea eta komunikabideen bitartez bakea eraiki eta finkatzen laguntzea dira. Tresna nagusi bat dauka, Mama Radio, lau gai hauetan diharduen irrati komunitarioa:

  • Giza Eskubideak: Emakume eta neskatoen eskubideak, generoan oinarritutako eta sexu-indarkeriaren aurkako borroka, genero-berdintasuna, maskulinitate positiboa.
  • Bakearen eraikuntza: Bakea eraiki eta finkatzea: emakume-lidergoaren sustapena.
  • Demokrazia eta gobernantza: Emakumeen parte-hartze politikoa; Hauteskundeak.
  • Sexu- eta ugalketa-osasuna:

Ikuspegi komunitarioa: Komunitatetan egiten dituzten jardueren jasangarritasuna lortzeko, AFEMek sendotu egiten ditu barruko kontaktuak dituen oinarrizko egitura komunitarioen gaitasunak. Horregatik, zenbait ekimen antolatzen dituzte: entzute komunitarioko klubak, salaketa-lantegi komunitarioak, eta topaketa partizipatiboak komunitate bakoitzeko interes-talde nagusiekin. Ekimen horietan guztietan generoan oinarritutako indarkeriaren prebentzioa jorratzen dute, bai eta emakume partaideen beharrizanen eta kezken gaineko entzute aktiboko ariketak ere.Facebook

AFEM%20(Association%20des%20Femmes%20des%20M%C3%A9dias%20du%20Sud%20Kivu)%20RDC