Recorrido

Ibilbidea


Gure erakundeak bere egintzaren muinean kokatu izan du, hasieratik beretik, emakumeen ahalduntzea eta genero-ekitatea sustatzearen alde egiten duen lana. Horrenbestez, 20 urtetik gorako ibilbidean, genero-ekitatetik eta genero-ekitatearen aldeko lanean konprometitu izan da ALBOAN.

Jarraian, bide horretako mugarri garrantzitsuenak aurkeztuko ditugu:

2001ean sortu zen ALBOANen lehen diziplinarteko taldea, genero-gaien inguruan azterketa eta hausnarketa sustatzeko. 2006an eratu zen, formalago, erakundean genero-taldea, ALBOANeko lan-arloetako boluntarioek eta kontratatuek osatua. Taldearen zeregin nagusia erakundea osoan genero-ekitatea zeharka sustatzea da. 2006-2007an, Genero-ikuspegitik bideratutako Erakunde-Analisia (autodiagnostikoa) egin genuen, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko genero-taldearen laguntzarekin. Prozesu horretan lantaldeko kide askok hartu zuten parte, eta haren ondorioz erakundearen lehen Genero-Ekitatearen aldeko Plana osatu zen, eta, ondoren, genero-politika definitu.

Por cortesía de Cruz Noguera. Ilustrador

Cruz Noguerari esker. Ilustratzailea

Ikuspegi eta jarrera estrategiko esanguratsuenak erakunde-agiri hauetan ageri dira:

  • 2005-2008 Planifikazio Estrategikoa genero-ekitatea zenbait jardun-eremutatik berariaz jorratu beharreko xedetzat jo zen.
  • 2009-2013 Planifikazio Estrategikoa genero-ekitatea zeharkako ardatz gisa atxiki du erakundeak, nola erakunde-kultura, hala hark antolatzen dituen jardueretan eta helburu estrategiko gisa.
  • 2014-2018 Planifikazio Estrategikoa genero-ekitatearen aldeko erronka txertatu zen erakundearen zereginean, zeharka txertatu ere helburu guztietan, eta berariaz 5. Helburu Estrategikoan: “Genero-ekitatea zeharka txertatzea gure jardueran eta lankidetzan aritzen garen erakunde aliatu interesatuenetan”.
  • 2020-2025 Planifikazio Estrategikoa●berriro ere genero-ekitatearen izaera bikoitza onetsi zen: erakundearen zereginean, batetik, sektore-ardatz edo kausa estrategiko propio gisa, bai eta aldi horretarako erakundek lehenetsi dituen gainerako kausa estrategikoak jorratuko dituen zeharkako estrategia gisa ere.

Generoaren alorrean erakundearen jarrera eta berariazko planen inguruan, azpimarratzekoak dira hauek:

ALBOANen lehen Genero-politika (2008-2015). Genero-politikak planteatutako helburuek lortzeko zenbait ekintza positibo zehatz definitu zituen, eta adierazle egiaztagarri sorta bat osatu zen, horien bidez emaitzak eta lorpenak ebaluatu ahal izateko.

2011n, aholkularitza batek kanpo-ebaluazioa egin ondoren, Genero-Ekitatearen aldeko 2012-2015 Plana definitu zen, 3 ildo estrategiko hauez osatzen baita: Emakumeen ahalduntzea sustatzea, genero-zeharkakotasuna txertatzea erakundean, eta desorekak desagerraraztea. Plana 4 arlotan banatzen da: Erakunde-kultura, Pertsonak, Lan-eremuak eta Komunikazioa.

Hauek dira aldi horretan egindako lan batzuk:

  • 2010ean hizkera inklusiboa erabiltzeko lehen gida osatu, bai eta Testu eta irudien azterketa genero-ikuspegitik (2010).
  • 2012an ALBOANen Kontziliazio plana ere osatu zen (2012), Barne-Araudiaren osagarri.
  • 2013an abian jarri zen Genero alorrean erakundea sendotzeko programa, erakunde aliatuei begira sortua; horren bidez, aurrekontu-partida bat gordetzen da, eta berariazko aholkularitza teknikoa eskaintzen zaie, ekitatearen alde antolaketa-aldaketako prozesuan diren erakundeei laguntzeko.
  • 2013an Fundazioaren Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko lehen protokoloa egin zen.

2016an hasi zen erakundearen bigarren Genero-politika (2016-2021), zeinaren arabera, narratiba gehiago hartu baigenituen erakundea elikatzeko (ekofeminismoa, intersekzionalitatea, maskulinitate berriak, hezkidetza, teologiaren hermeneutika feminista, etab.), eta beste erakunde batzuekin harreman estuagoan.

2017an ekin zitzaion Genero-Ekitatearen aldeko bigarren Planari (2017-2020), erakundearen lehena, betiere 3 ildo estrategikoei jarraiki.