
Gotzon García Gotiri esker. Irakaslea
Hezkidetza
ALBOANen sexu-orientazioen eta genero-identitateen alorrean berdintasunean eta inklusioan hezteko estrategiko pedagogiko gisa ulertzen dugu hezkidetza, non pertsonen aniztasuna aintzatesten eta baloratzen baita, inolaz ere hori desoreka, ekitaterik eza edo bazterkeria praktikatzeko aitzakia delarik. Hezkuntza-praktika inklusiboak dira (arlo formalean zein ez formalean), pertsona guztien ikaskuntzara bideratuak, ikaskuntzaren dimentsio orotan.
Horrenbestez, hezkidetzak eskolan dauden bazterkeria-mekanismoa guztiak desagerraraztea nahi du, nola egitura formalari atxikiak, hala ideologiarekin eta hezkuntza-praxiarekin lotuak. Hezkidetzaren azken xedea –eta baita aisialdia hezkidetzaren arabera bideratu nahi duen gazte-erakundeena ere– nor bere errealitateaz jabetzeko diren herritarrak heztea da, nola arlo produktiboan, hala sozialean eta familiarrean ere. Hots, askatasun osoz nork bere bizi-proiektua hautatzeko eta beren burua, ingurukoak eta ingurune naturala zaintzeko gauza izango diren pertsonak.
ALBOANen zenbait material sortu ditugu eskoletan eta aisialdiko taldeetan hezkidetza jorratzeko, agian erabilhgarri zuretzat. Azter itzazu, eta lagungarri izan ditzakezula uste baduzu, jar zaitez harremanetan hezkidetzako lantalde teknikoarekin, helbide honetara idatzita: educación@alboan.org:
- Eskola hezkidetzatik birpentsatzea, hezkidetzaren ikuspegitik ikastetxearen autodiagnostikoa egiteko metodologia da. Lehen urratsa da, egoera aztertu, eta hortik abiatuta hezkidetza plan bat osatu, eta ildo horretan lanean jarraitzeko.
- Eskolan hezkidetza azterketzeko gakoak: Baliabide praktikoez osatutako gida. Argitalpen hau aurrekoaren osagarria da; bertan hezkidetzaren ikuspegitik eskolaren zenbait alderdi aztertzeko tresna batzuk eskaintzen dira.
- Hezkidetza, ikuspegi biozentriko batetik. Canterak eta ALBOANek elkarrekin osatutako jarduera-proposamena da, hezkidetza eta hezkuntza biozentrikoa uztartuz gazteekin jorratzeko jardueren bidez.
- Ikasleekin jorratzeko unitate didaktikoen proposamena:
- Haur eta Lehen Hezkuntzako gida
- DBH eta Batxilergoko gida
- 4 poster, 4 gai, unitate didaktikoek jorratzen dituzten bakoitzeko bana, ikastetxea edo ikasgela apaintzeko, edo jardueretan laguntzeko.
- Etxean familia giroan jorratzeko materialak, maileguan eraman daitezkeenak:
Gai hauetan sakondu nahi baduzu, eta proposamen gehiago ezagutu, Edukalboan bisitatzera gonbidatzen zaitugu, hots, Hezkuntza formalaren, gizarte-hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez gizartea eraldatzen eta herritartasun globala eraikitzen laguntzen duen hezitzaile-komunitate bat.