REDi laguntzeko eta bertako parte izateko moduak

REDi laguntzeko eta bertako parte izateko aukera asko eta askotarikoak daude.

Ohikoena da ekarpen ekonomikoak egitea. Ekarpen horiek funtsezkoak dira, horiei esker finantzatzen baitira beste herrialde batzuetako garapen-proiektuak, baita ALBOANek Euskadiko nahiz Nafarroako herritarrak hezteko eta sentsibilizatzeko egiten dituen ekintzak ere.

Dena den, ALBOANen urrats bat gehiago eman nahi dugu, eta ekarpen ekonomikoetatik harago doazen lankidetzak ezarri. Epe ertain eta luzerako aliantzak sortu nahi ditugu, lankidetza-modu berriak garatzeko, enpresak osatzen dituzten pertsonei inplikatzeko aukera emateko eta gizartearentzako onurak sortzeko.

Jar zaitez gurekin harremanetan; elkar ezagutuko dugu eta zure erakunde edo proiektuaren ezaugarrietara ongien egokitzen den lankidetza-mota aukeratuko dugu. Gaurkotasuna atalean ikus ditzakezu azken adibideak.

“Elkarrizketak” ALBOAN GKEaren ekimen bat da; horren bidez, aintzatespena egiten zaie ekonomiaren muinean pertsona jartzen duten eta gizarte bidezkoago baterako balioa sortzen duten enpresariei./b>

Hitz egin nahi duzu?

Harremanetarako