REDeko parte izatearen alde onak

REDeko parte izateak alde on hauek ditu enpresentzat:
- Kenkari fiskalak.
- Aliatu serio eta esperientziadun bat edukitzea; hori garrantzitsua izan daiteke lan egiten duen gizarte-ingurunearekin duen konpromisoa kudeatzeko garaian.
- Enpresa osatzen duten pertsonei haien ardura solidarioei erantzuteko kanal bat eskaintzea.
- Enpresaren balio berak dituzten beste enpresa eta enpresa-proiektu batzuk ezagutzea eta haiekin esperientziak trukatzea eta lankidetzan aritzea.
- Beste interes-talde batzuen aurrean ikusgai jartzea enpresak eta bertako pertsonek ekonomia bihozberagoa eta mundu bidezkoagoa eratzeko hartu duten konpromisoa.
Horrez gain, ekarpen ekonomikoak eginez gero, hau ere eskaintzen dugu:
- Funtsen norakoa batera erabakitzeko aukera.
- Proiektuen segimenduari buruzko aldizkako informazioa eta Hegoaldeko erakundeen ordezkariekin aurrez aurre egoteko aukera.