ZelebrAkzio solidario

Opari konpromisodunak

Ospatzeko beste era bat posiblea da

Ba al duzu ospakizunik?

Denoi gertatu zaigu noizbait ospakizun bat edo ekitaldi bat antolatu behar izatea, opariak tartean egotea, eta ez jakitea zer eskatu, ezta zer opari egin ere.

Une horietan, konturatzen gara jada badugula behar dugun guztia.

Halere, denbora gutxian izkinaren batean ahaztuta gelditzen diren alferrikako opariak pilatzen jarraitzen dugu.

Ziur asko, zuri ere gertatuko zitzaizun. Ez al da hala?

Zure ezkontzak, jaunartzeak, urteurrenak, urtebetetzeak, bataioak eta abar aukera berdin gabe bat bilaka daitezke, munduan dauden bazterkeria-errealitateen berri emateko eta familiakoei eta lagunei inplikatzeko eta parte hartzeko modu erraz bat eskaintzeko.

Zer da “zelebrAkzio solidarioa”

"ZelebrAkzio solidarioa" proposamen bat da, aukera emango dizuna "konpromisoz egiten dizkizuten opariak" "opari konpromisodunak" bilakatzeko, oparien dirua proiektu solidarioetara bideratuz.

Horrela, zure ospakizunaren poza zaurgarritasun- eta bazterkeria-egoeran bizi diren emakume, gizon eta haurrengana zabaltzea lortuko duzu.

Ordainetan, "detailetxo bat mezu batekin" prestatzea eskaintzen dizugu, opariaren ordez eman ahalko duzuna eta familiakoak eta adiskideak zure ekintzaren helburu solidarioari buruz sentsibilizatzen lagunduko dizuna.

Norentzat da?

Pertsona guztientzat, baldin eta ospakizun bat aprobetxatu nahi badute garrantzitsutzat jotzen dituzten balio eta kausak beren lagun eta familiakoei jakinarazteko eta parte hartzera animatzeko.


Nola lagundu diezazuke ALBOANek

ALBOANen, zenbait baliabide jartzen ditugu zure eskura, zure ospakizunak eta ekitaldiak ekintza solidario batekin lotzeko:

Regalos solidarios - celebraccion
 

Proiektu solidarioak

ALBOANen, komunitate baztertu eta zaurgarrientzako bizi-baldintza duinak sustatzen ditugu. Horretarako, beharrezkoa da pertsonentzat bizibidea ateratzeko aukerak sortzea, kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukerak ematea, bakearen eta adiskidetzearen alde lan egitea eta espazioak zabaltzea, gizarteko talde zaurgarrienek aukera izan dezaten antolatzeko, beren eskaerak adierazteko eta
eragiten dieten politiketan eragiteko.

Zatoz gugana, zer proiektu ditugun eta proiektuak norentzat bideratuta dauden jakitera. Zure interesetara eta antolatu nahi duzun "zelebrAkzio solidariora" hobekien egokitzen den proiektua aukeratzen lagunduko dizugu.

Webgune pertsonalizatua

Zure «zelebrAkzio solidarioan» dirua erraz biltzearren, webgune pertsonalizatu bat sor dezakegu.

Orrialdean, antolatu nahi duzun ekitaldiaren eta aukeratu duzun proiektuaren informazioa jasoko dugu.

Orrialdea hainbat hizkuntzatan konfigura daiteke.

Orrialdean, formulario bat dago, kreditu-txartel eta PayPal bidez ekarpen ekonomikoak online jasotzeko, eta unean-unean zenbat diru bildu den jakinarazten da.

Webgunearen helbidea emango dizugu, lagunen eta familiakoen artean zabaltzeko, oparirako erabili asmo zuten diruarekin zeuk aukeratu duzun proiekturako donazio bat egin dezatela eskatuz.

"Gure bizitzan, behar izan duguna baino askoz gehiago izan dugu, eta jasotako maitasuna eskertu eta bueltatu nahi dugu. Izugarri gustatu zitzaigun ALBOANen ideia; alegia, ezkontza solidario bat antolatzea eta argazkiekin eta testuekin pertsonalizatutako webgune bat sortzea, gure gonbidatuek aukera izan zezaten dirua sartzeko eta Fé yAlegría erakundeak Afrikan dituen hezkuntza-proiektuei laguntzeko.
Gonbidatu guzti-guztiek eskertu zuten ekimen horretan inplikatzea, eta ez dugu sekula ahaztuko egun hori.
Mila esker ALBOANi posible egiteagatik!”
Maria Jesus eta Joserra
Urrezko eztei solidarioak

Zure Facebookeko profiletik egitea donazioak

Ba al zenekien Facebooken bidez dirua bil dezakezula kausa on baterako? Zure urtemuga, esaterako, une ezin hobea izan daiteke.

ALBOAN Facebooken egiaztatuta dago. Zure sare sozialaren bidez biltzen dituzun fondoen erakunde hartzaile gisa hauta gaitzakezu.

Zatoz ALBOANera eta aukeratu laguntza eman nahi diozun proiektu bat, jarri «donazioen botoia» zure Facebookeko profilean, jarri helburu bat, igo zure ekitaldiari eta aukeratu duzun proiektuari buruzko informazioa eta partekatu adiskideekin, lagundu diezazuten. Ez badakizu nola egin, geuk lagunduko dizugu.

“Ez nuen nahi nire urtebetetzea beste kontsumismo-ekintza bat bilakatzea. Gehien sufritzen dutenentzat onuragarria izatea nahi nuen. Hortaz, dirua biltzea erabaki nuen, Facebookeko tresna erabiliz: nahi zuenak nahi zuen zenbatekoa eman zezakeen neuk aukeratutako proiekturako. Sekulako esperientzia izan zen, eta harri-koskor bat jartzea lortu genuen, ALBOANek bere lan aparta egiten jarrai dezan"

Daniel - ALBOANeko boluntarioa

Eskerrak emateko detailetxoak

Zure "zelebrAkzio solidarioan" parte hartzen duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzeagatik.

Horregatik, "detailetxo bat mezu batekin" egin dezakegu, keinua aintzatesteko, gogoan izateko eta laguntza eman nahi diozun kausaren inguruan sentsibilizatzen jarraitzeko.

Proiektuaren bideo batekin edo argazkiekin pertsonalizatutako e-mail bat, postal bat edo ekitaldiaren egunean eskura ematen den beste elementuren bat izan daiteke.

Balio sinboliko handia duen detailetxo bat, elkarrekin asma eta diseina dezakeguna

"Jonek eta nik gehien maite ditugun eta maite gaituzten pertsona guztiekin ospatu genuen bikote ginela.Oso egun berezia zen, pozez betea, eta ezin genuen ahaztu emakume, gizon eta haur askok indarkeria pairatzen dutela, ez dutela hezkuntza jasotzeko modurik... Horregatik, pertsona horiek gure egunean presente egotea nahi genuen, gure familiakoekin eta adiskideekin, keinu txiki horren bidez. Oroigarri tipikoaren ordez (gero, inork ez du jakiten horrelako oroigarriekin zer egin), txartel bat ematea erabaki genuen. Txartelean azaldu genuen oroigarrien dirua Kongoko Errepublika Demokratikoko errefuxiatu -esparru bateko emakumeei lanbide-hezkuntza emateko proiektu bati laguntzeko zela".
María eta Jon - Ezkontza-detailetxo solidarioa

bisum donaciones

Bizum-etik donazioak

Donazio bat egin nahi duzu? Bizum-ekin oso erraza da. 

Zure bankuko aplikazioan Bizum aktibatu, eta hautatu dirua emateko aukera. Ondoren, hautatu ALBOAN GKEa (Jesuitek bultzatutako Fundazioa) edo sartu identifikatzailea (11262 kodea) eta adierazi zer zenbateko eman nahi duzun dohaintzan.  

ALBOANek dirua jasoko du, eta zure ekarpenaren bidez, eskubideak ukatzen zaizkien eta egunero-egunero bizitza aldatzeko ahaleginean ari diren emakumeei lagunduko diezu.  
Donazioen ziurtagiria nahi izanez gero, alboan@alboan.org helbidera idatz dezakezu, eta zure datuak adierazi: zure izen-abizenak, NANa, helbidea, posta-helbidea, eta Bizum bidez dohaintzan eman duzun zenbatekoa. 

“Anaiak eta biok pote birtual bat jarri dugu Bizumen, gure amari oparia erosteko. Oparia erosi ondoren sobera geratutako dirua GKE bati ematea ideia ona iruditu zitzaigun, eta ALBOANen Emakumeok Martxan proiektua aukeratu genuen. GKE horrekin harremanetan jarri ginen, eta haiek, donazioen ziurtagiria kudeatzeaz gain, txartel bat ere bidali ziguten; txartel hori ere gure amari oparitu genion. Amari opari hori gustatu zitzaion bereziki". 

Pedro Marras, donazio-egilea

Gero eta pertsona gehiago etortzen dira ALBOANera, garrantzitsutzat jotzen dituzten balioak eta kausak beren ospakizun eta ekitaldietan ezagutarazteko eta beren poza ALBOANek laguntza ematen dien talde baztertuengana zabaltzeko, hala nola herri indigena, arriskuan dauden gazte, emakume baztertu, hezkuntza jasotzerik ez duten haur, migratzaile eta errefuxiatu, eta nekazari-komunitateengana.

Hona hemen, adibide gisa, zer egin dezakegun zure laguntzarekin

 200€

200 eurorekin, Kongon sexu-indarkeriaren biktima diren hiru emakumerentzako laguntza psikologikoa ordain daiteke

 600€

600 eurorekin, Indian familia adivasi bati urte osoan bizirauteko aukera emango dion negozio txiki bat martxan jartzen dela berma daiteke

 1200€

1.200 eurorekin, Peruko oihanean 5 neskatoren hezkuntza urtebetez ordain daiteke

«ZelebrAkzio solidario» bat antolatzean pentsatzen ari bazara, jar zaitez harremanetan gurekin:

Zain gauzkazu. Gustura lagunduko dizugu.
*Horrez gain, gogorarazi nahi dizugu ALBOANi egindako donazio guztiek gutxienez kenkari fiskala izango dutela errenta-aitorpenean.