Walikale webquest: erronkan parte hartuko duzu?

Alboan Alboan
10/11/2016
walikale webquest

Datorren Azaroaren 26an, 11.00 –tatik 13.30 ak arte, ALBOAN GKE-k Deustuko Unibertsitatean WALIKALE WEBQUEST-en Lehengo Edizioa ospatuko du. WALIKALE WEBQUEST Haunditutako Errealitatea erabiltzen duen gazte taldeen arteko lehiaketa bat da. Helburua da proba batzu ebaztea ahalik eta denbora gutxien erabilita, sakeleko telefonoak erabiliz. IKT-aketa mugikortasuna konbinatzen dituen gymkhana bat da, modu ludiko eta dibertigarri batean planteatzen dena.

“Zure mugikorrak ezkutatzen duena asma ezazu!” lelopean, jokuaren helburua ALBOANen “Gatazkarik Gabeko Teknologia” kanpainia ezagutaraztea da, Kongoko Errepublika Demokratikoan ematen diren Giza eskubideen urraketak salatuz, guzti hori gure gailu teknologikoen kontsumoarekin lotuz (sakeleko telefonoak, tabletak, ordenagailuak…).

Zure taldearekin dohainik inskriba zaitez erronkan eta lehia ezazu beste talde batzurekin. Gainera, beste errealitate batzu ezagutzeko aukera izango duzu!

  • 800€tan baloratutako sariak egongo dira, 2 kategori ezberdinetan banatuko direnak: 14-18 eta 19-25 urte bitartekoak.
  • Talde bakoitzean 4-6 pertsona hartu dezakete parte.
  • Berehala inskribatu zaitez! Plaza mugatuak daude!!
  • Zure taldearen inskripzioa hemen egin dezakezu >

BETEKIZUNAK:

  • Nori zuzendua?: 14-25 urte bitarteko gazteen taldeak.
  • Baldintza: Talde bakoitzean ANDROID teknologiadun gailu elektroniko bat egon beharko da, datu-konexioa izan behar duena.
  • Prezioa: Dohainik!
  • Ordua: 11,00-13,30
  • Data: Azaroaren 26

Jardueraren hasierako parada: Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Kanpusa, Garate Aretoan. Unibertsitateen Etorbidea 24, 48007 Bilbo

Oinarriak-walikale

Informazio gehiago: s.gonzalez@alboan.org / Kontaktua: 94.415.11.35

Erronkak Bilboko Udalaren eta Deusto Tech-en laguntza izan du.

Kategoria: