Urriak 19. Elkartasuna, tokiko gastronomia, eta kontsumo arduratsua elkarkide Gasteizen

Alboan Alboan
12/09/2019
Urriak 19. Gastro Solidarioa, Vitoria-Gasteiz

Urriaren 19an, larunbatean, gure herriko produktu agroekologikoak sustatzeko aukera izango dugu, eta, aldi berean, gure elkartasuna ere azaldu Latinoamerikako elikagai-ekoizle diren nekazari komunitateei. Hori guztia Vitoria-Gasteizeko Gastro Solidarioa ekitaldi gastronomikoan garatuko da. ALBOANek antolatuta, hainbat erakunde izango dira laguntza eskainiko dutenak: tokiko sukaldariburuak, jatetxeak, ostalaritzako eskolak, elikagaien enpresak eta “slow food” elikadurarekin eta merkataritza jasangarriarekin lotura duten elkarteak.

 

Jardunaldian zehar, hiriko Almendra eta Zabalgune zonaldeetan, jatetxeek eta tabernek pintxoak eta errazioak banatuko dituzte elkartasun helburuaz. Tokiko produktu nagusia delarik, pintxo guztiak patataz eginak izango dira, eta 10 €-ko bonua atereaz eskura daitezke. Bonu baten bidez, 4 pintxo jateko aukera izango dugu, ekimena sutatzen duten edozein jatetxe edo tabernatan; urriaren 19an baino lehenago lor daiteke bonua, ondoko webgune honetan: https://www.alboan.org/es/gastrosolidarioa, edo “ Bide Bidean”, Bidezko Merkataritzako produktuen dendan (Foru Kalea 16, Vitoria-Gasteiz).

 

Dastaketa gastronomikoaz gain, urriaren 19an, goizeko 11:00etatik aurrera, Urrezko Zeledonen plazan (Plaza Correos) hainbat aukera topatuko ditugu: tokiko edo hurbileko kontsumoa, ekoizpen ekologikoa eta bidezko merkataritza sustatzeko saltokiak, kafe-dastaketa, haurrentzako tailerrak, sukaldaritzakoak, eta abar. Eremu horretan, ALBOANek ere izango du postu bat, eta, bertan, bonuak trukatu ahal izango dira tiketengatik (4 tiket = 4 pintxo), baita bonu berriak erosi ere, 12 € ordainduta (aldez aurretik lortuta baino 2 euro gehiago).

 

Kolonbiako Cauca Haraneko nekazari pobretuen komunitate txikientzat erabiliko dira bilduko diren fondoak. Han, komunitate horien familiek kafearen laboreari ekiten diote, eta, bizi-baldintzen hobetzeko asmoz, laborari kooperatiben bitartez antolatzen dute beren lana.

 

Apunta zaitez, eta egun zoragarriaz gozatu, tokiko gastronomia eta ALBOAN hobeki ezagutzeko, elkargune atseginean, eta helburua solidarioan!

Informazio gehiago edo/eta bonuak eskuratu nahi izanez gero, sakatu HEMEN

 

 

Kategoria: