Skip to main content

Ukrainaren alde egingo dugu korrika Iruñean

Pamplona corre por la emergencia en Ucrania

Apirlak 3, 11:00 Txikiak, 11:30 Nagusiak, La Taconera. Iruñea

 

"Korrika egin kausa baten alde" lasterketa solidarioen zirkuitu bat da, Jesuitas Entreculturas eta Alboan GKEek antolatua. Urtero Estatuko hamar hiritan baino gehiagotan burutzen da, lankidetza-proiektuetara bideratzeko dirua bildu asmoz. 2022an 11. edizioa izaten da Alboan-en partaidetzarekin, zirkuituari Euskadiko eta Nafarroako lasterketak gehitu direlarik.



Aurten Amazoniaren eta bertan bizi diren herri indigenen eskubideen defentsa aukeratu genuen kausa gisa. Amazonia suntsitzeak eta herri indigenen eskubideak urratzeak arriskuan jartzen baitute planeta osoko bizitza, deforestazioaren, interes militarren, komertzialen eta industrialen ondorioz.

 

UKRANIAKO LARRIALDIA DELA ETA, KORRIKA EGIN NAHI DUT



Amazoniaren eta babesten ditugun gainerako arrazoien defentsa ahaztu gabe, Ukrainako larrialdi humanitarioaren tentsioa eta larritasuna areagotu direnez, apirilaren 3an, igandea, Iruñean antolatutako lasterketa herrikoian, Takonera lorategietatik irtetean, Amazoniaren alde egingo dugu, baina baita Ukrainaren alde ere, diru-bilketa herrialdetik babes bila ihes egin behar izan duten pertsonei laguntzeko bideratuz.

 

Bigarren Mundu Gerraz geroztik Europan izan den errefuxiatuen exodo handiena, ia hiru milioi lerro hauek idaztean, elkartasun adierazpen ugari mobilizatzen ari da estatu osoan, baita Nafarroako herritarren artean ere.

 

Alboan-etik elkartasun-mugimendu horrekin bat egin nahi dugu, eta lasterketan herritarrek parte har dezaten gonbidatu nahi dugu, Ukrainako Larrialdiaren ondorioz lekualdatutako pertsonei laguntzeko. Amazoniak eta Amazonian bizi diren herri indigenek jasaten dituzten eraso ugariak geldiaraztera bultzatzen gaituzten desio berberak dira, herritar garen aldetik, gerraren aurka eta bakearen alde gaudela adieraztera bultzatzen gaituztenak.



Alboan eta Entreculturasetik, Xavier Sarean koordinatutako Nazioarteko Lankidetzarako Europako gainerako erakunde jesuitekin eta Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin batera - Europak bildutako funtsak bideratuko ditugu errefuxiatuak artatu, harrera eta laguntza ematera Ukrainarekin muga egiten duten herrialdeetan (Polonia, Errumania eta Hungaria), baina baita Bosnia-Herzegovinan, Kroazian, Kosovon, Mazedonian eta Serbian ere.

 

UKRANIAKO LARRIALDIA DELA ETA, KORRIKA EGIN NAHI DUT



Ukrainan, Jesusen Konpainiak oinarrizko laguntza ematen die harreran, aldi baterako ostatuan eta premia handiko ondasunetan gerraren ondorioz lekuz aldatutako pertsonei, baita Poloniarako garraio segurua antolatzen ere.



Gainera, Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzua osatzen duten tokiko erakundeen sarearekin lankidetzan, erantzuna prestatzen ari gara gure inguruan zerbitzu horiek berak eskaintzeko, Ukrainatik datozen errefuxiatuen harrera lagunduz.

[[{"fid":"5584","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"400","width":"600","class":"media-element file-default"}}]]

Parte hartu Korrika egin Kausa baten alde ekimenaren XI. edizioan

Izen-emateak www.correporunacausa.org webgunean egin daitezke, eta dortsal solidario batekin bat egiteko aukera ere badago. Nagusien kasuan, 5 km korrika egin edo ibili daitezke, eta txikien kasuan, 5 km. oinez, kilometro bat korrika (9-11 urte bitartean) eta 400 m. korrika (6-8 urte bitartean).

Gainera, lasterketak iOS eta Androiderako aplikazio ofizial bat du eskuragarri, informazio eguneratuarekin, irudi-galeriarekin eta lasterketa birtualean denbora kronometratzeko aukerarekin.


Aurten, CaixaBank, Mapfre, Deloitte, Liferay, Centro Loyola, San Ignacio-Jesuitas Ikastetxea, BM supermerkatuak, Chocolates Subiza, Canasa Logística, Diario de Noticias de Navarra eta Cadena SER Iruñeak babestu dute lasterketa.

 

UKRANIAKO LARRIALDIA DELA ETA, KORRIKA EGIN NAHI DUT