Mobile Film Challenge 2017 ekimenean parte hartzeko epea zabalik

Alboan Alboan
19/10/2017
Mobile Film Challenge 2017

PARTE HARTU! Epea azaroaren 19an bukatuko da

ALBOANek, Deustuko Unibertsitateak, Ikastolen Elkarteak eta Donostiako Jesuita Eskolak “Mobile Film Challenge: zure mugikorrak ezkutatzen duena” lehiaketan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dugu.

 

Zinema zuzendaria edo milaka jarraitzaile dituen youtuber izatearekin amesten duzu? Orain zure talentua erakusteko aukera duzu orain. 14 eta 25urte bitarteko adina, baduzu Mobile Film Challenge 2017-an parte hartzeko erronka aurkezten dizugu.Telefono mugikorrarekin egindako bideoen lehiaketa.60 segundo dituzu zure mugikorrak izkutatzen duen guztia kontatzeko.

 

Lehiaketa hau Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren barruan kokatzen da eta gehienez 60 segundo dituen bideo bat aurkeztean datza, honako gaien inguruan:

  • Gatazka mineralen eta teknologia kontsumoaren arteko loturak
  • Emakumearen papera testuinguru hauetan, euren borroka eta proposamenak
  • Gazteen mundua eta teknologiaren erabilera arduratsua
  • Hondakin elektronikoak, birziklapena eta ingurumena

 

ALBOANen Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren inguruan informazio ugari topatuko duzu honako web orrialdean: http://www.tecnologialibredeconflicto.org

 

Mobile Film Challenge 2017 ekimenean parte hartzeko, ezagutu baldintzak: http://www.mobilefilmchallenge.org

Kategoria: