Skip to main content

Izpiritualtasuna eta errefuxiatuen dramari begira, ALBOANen topaketan

Encuentro ALBOAN 2017

Irailaren 13tik 16ra ALBOANeko lantaldea, bolondresak eta laguntzaileak, hau da, ALBOANen familia Loiolako aterpètxean bildu zen urteko topaketa egiteko.

Nazareteko Jesus-en figura hainbat ikuspuntutik begiratuta, izpiritualtasuna izan zen bilkuraren jomuga nagusia. José Ignacio González Faus SJ eta Lidia Rodríguez teologaren eskutik, "Nazareteko Jesus-en estiloan, beste pertsonekiko munduan izan" kontzeptuaren inguruan hausnarketa egin, sakondu eta hurbildu ginen.

Bestaldetik, Mugetatik haratago izeneko hezkuntz proposamenaren aurkezpena izan zen interes handiko gaia; 2017-2018 kurtso honetan DBH-eko ikasleentzako bizipenaren bitarteko trebakuntza saioa dugu honakoa. Horren bitartez, ikasleak errefuxiatu eta migranteen errealitatera hurbilduko dira; kulturartekotasun, migrazio eta babesaren inguruan trebatuko dira irakasleak; eta hezkuntz komunitatea sentsibilizazio eta mobilizazio jardueretan engaiatuko da.

Antolakuntza kontuak, ALBOANen laguntza ereduaren gaineko hausnarketa, eta solaserako tarteak ere izan genituen jardunaldi eder hauetan; amets egiteko eta kurtso berriari ilusioz heltzeko egun paregabeak.

[[{"fid":"1506","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"170","width":"283","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"1508","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"170","width":"283","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"1509","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"177","width":"283","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"1510","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"170","width":"283","class":"media-element file-default"}}]]