Skip to main content

Hospitalidad: Iruñeko bazkari solidarioa

ALBOANek, San Ignacio ikastetxeak eta Loyola Zentruak antolatuta, urriaren 12an bazkari solidarioa izen Iruñean, Hospitalidad (www.hospitalidad.es) kanpainaren alde laguntza batzeko asmoz. Jesusen Lagundiak bultzatzen duen kanpaina honek euren etxeak utzi eta Europara heltzen ari diren milaka eta milaka pertsonari sostengua eta laguntza ematen du.

Ekitaldiaren hasiera 12:00etan izan zen. Ordu horretan San Ignacio ikastetxetik  autobus geltoki zaharreraino 1.000 pertsona baino gehiagok ibilaldia solidarioa egin zuten herri-erakundeek hiritarren ahotsa entzun dezaten eta euren bizitzan kolokan jartzen duten milaka errefuxiatuen garrasiari erantzuna eman diezaioten.

Ondoren, geltokian bertan, margo, puxika, bidezko merkataritza eta ALBOAN-ek kudeatutako tailerrekin gozatu ziren umeak.

14:00etan Ángel Ortiz de Orbina sj. Loiola Zentroko zuzendariak eta  Mateo Aguirre sj. ALBOAN-eko zuzendari ondokoak bildutakoak -400 lagun baino gehiago- agurtu eta bazkari solidarioari hasiera eman zioten.

Bazkaria izan ostean, Bidezko Merkataritzaren otzana zozketatu zen, eta Voces de los Burgos eta Los Habituales izeneko taldeetako musikaz gozatu ginen, festa giroa nahiko luzatu zelarik.

Jasotako diru guztia Greziako Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitara bideratuko da; elkarte horrek errefuxiatu eta migranteei larrialdi sostengua –alojamendua, higienea, elikadura, arropa- eta gizarte integraziorako babesa eskeintzen du.