“Gizarte-eraldaketarako hezten: ikastetxeak aldaketa-motor gisa". Bilbo, urtarrilaren 20a

Alboan Alboan
26/12/2017
Ikastetxeak aldaketa-motor gisa

Gizarte moduan ditugun tokiko erronken eta erronka globalen aurrean, hezkuntza tresna indartsua da herritartasun globalaren kontzientzia zabaltzeko, eta, haren bidez, sistema eta mundua bera aldatzeko.

Baina zer ezaugarri izan behar ditu ikastetxe batek tokiko errealitatearekin eta errealitate globalarekin ikuspegi kritikoa izango duten eta mundu bidezkoagoa eta zuzenagoa eraikitzeko prest egongo diren pertsonak hezteko?  

 

 

EDUKALBOAN (ALBOAN),  Transforma (InteRed) eta  Hiritartasun Globalaren Aldeko Hezitzaileen Sarea (Oxfam Intermon) sareekin lotutako hezitzaile eta eskolek, Hezkuntza Eraldatzailearen eta Hiritartasun globalaren Aldeko  bat eginda, jardunaldi honetara gonbidatzen zaituztegu. Aukera hau baliatuko dugu ikastetxe eraldatzaileen ezaugarriekin lotuta egin dugun lana azaltzeko, eta elkarrekin hausnarketa egiten jarraitzeko.

 

Urtarrilaren 20an, larunbatez, egingo dugu saioa, 9:30etik 17:00etara, Arrupe Etxean (Aita Lojendio 2) Bilbo, Bizkaia).

 

Jardunaldia doakoa da, eta leku-kopurua mugatua.

 

Hemen dago jardunaldiaren programa.

 

Kategoria: