Skip to main content

Errefuxiatuen aldeko zubilana

Yo Tiendo Puentes
  • Hospitalidad.es, Espainiako jesuiten gizarte obrek bultzaturik, Zubiak Eraikitzen Ditut lelopean kalera aterako ginen ‘Duintasunaren eta Eskubideen Europa baten alde’ izeneko manifestua atxikitzeko 30.000 sinadura lortu nahian.
  • Espainiako 15 hiritan aldi berean bilkurak egin ziren.
  • Baturiko sinadurak ekainaren 19an Enplegu eta Gizarte Segurantzaren Ministerioan aurkeztuko dira.


Elkarretaratze hauek “Yo soy tierra de acogida” eta “Yo tiendo puentes” lemapean Espainiako hainbat hiritan ere egin dira, Jesusen Lagundiaren Gizarte Erakundeek deituta. Deialdiek manifestu bera izan dute, gobernuari zuzenduriko hainbat aldarrikapenekin: etorkinei harrera egiteko beharrezko dirua bideratu dezala; etorkinei lagundu nahi dieten herritar solidarioen ekimenak ahalbidetu ditzala; Europar Batasunaren aurrean etorkinen duintasuna eta giza eskubideak errespetatuko dituen politikak sustatu ditzala; Nazioarteko Lankidetza politika beregain bat bultzatu dezala (eta ez mugen kontrol politiken menpekoa); eta eskoletan hiritartasun globalaren gaia landu dezala gizarte solidario eta baketsuak eraikitzeko.

Sinadura bilketa bat ere martxan dago “Duintasunaren eta eskubideen Europa baten alde”. Dagoeneko 20.000 sinadura jaso dituzte, baina 30.000ra iristeko asmoa dute. Sinadura guztiak Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioan entregatuko dituzte ekinaren 19an.

2016 urtea bakarrik kontuan hartuta, 5000 pertsonek galdu dute bizia Mediterraneo itsasoan. Hildakoen artean, lautik bat haurrak edo nerabeak ziren eta bakarrik ari ziren bidaia egiten. Europar Batasunak egindako akordioek mugen kontrola indartu dute hainbat herrialdeetan eta, ondorioz, etorkinek ibilbide arriskutsuagoak bilatzen dituzte. Irailean amaitzen da Espainiak Europar Batasunarekin egindako akordioak betetzeko epea. Bestalde, pertsona huek Espainiara iristean baliabide nahikorik ez duen sistema batekin egiten dute topo. Hilabete gutxiren buruan errefuxiatu asko baztertuta aurkitzen dira haien integrazioa eta autonomia ahalbidetuko luketen laguntzarik gabe.

Kanpainaren izenean, eskerrik asko parte hartu duten pertsona guztiei.

[[{"fid":"1375","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"303","width":"454","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"1376","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"340","width":"454","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"1377","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"303","width":"454","class":"media-element file-default"}}]]