Skip to main content

Errefuxiatu eta migranteen aldeko olatuak elkartasunez bete zituen Iruñeko karrikak

Jornada solidaridad con personas refugiadas y migrantes en Pamplona

ALBOANek, San Ignacio ikastetxeak eta Loyola Zentruak antolatuta, urriaren 8an jardunaldi solidarioa izen Iruñean, errefuxiatu eta migranteekiko elkartasuna adierazi nahian. Ehundaka pertsonek hirian zehar ibilialdia eta bazkaria egin zituzten “interpelatzen gaituen errealitate mingarriairi” erantzuna ematearren.

Ordutegiari dagokionez, 10:30etan meza hasi zen, eta kirol iharduerak eta “Bokata solidarioa” deritzona izan ondoren, ehundaka ikasle, guraso eta beste  ibilaldian atera ziren, eta hiria zeharkatu zuten autobus geltoki zaharreraino. Bertan, umeentzako hainbat tailer (puxikak, xaboia, harriak eta abar), animazio ekintza eta Bidezko Merkataritzaren produktuetaz gozatu ahal izan zuten.

Mateo Aguirre SJ ALBOAN-eko zuzendari ondokoak  eta Ángel Ortiz de Orbina SJ Loiola Zentroko zuzendariak bildutakoak -400 lagun baino gehiago- agurtu eta bazkari solidarioari hasiera eman zioten. Bazkaria izan ostean, Bidezko Merkataritzaren otzana zozketatu, eta Voces de los Burgos eta Los Habituales izeneko taldeetako musikaz gozatzeko aukera egon zen, festa giroa nahiko luzatu zelarik.

Ekimena Jesusen Lagundiako Gizarte Sektoreko erakundeek bultzaturiko Hospitalidad kanpainan kokatzen da, eta jasotako dirua Ertamerikako Red Jesuita con Migrantes delakoa laguntzeko bideratuko da migranteei harrera ematen jarrai dezan. Sare horrek alojamendua eta janaria hornitzeko gutxieneko beharrei erantzuten die, eta baita laguntza psikologikoa ere ematen du.

 

[[{"fid":"1595","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"306","width":"510","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"1596","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"383","width":"510","class":"media-element file-default"}}]]