Skip to main content

Enpresak, Giza Eskubideak eta ingurumena: “Made in Spain" lege baten alde

 Por una Ley “Made in Spain”

Entreculturas eta Alboan erakundeok osatzen dugun Enpresa Arduratsuen aldeko Plataformatik abian jarri dugu “Made in Spain” Lege bat lortzeko kanpaina. Helburua da behar adinako arretarako lege espainiarra eskatzea, enpresak behartzeko neurri egokiak hartzera, giza eskubideak eta ingurumenekoak errespetatu ditzaten, baita justiziarako sarbidea erraztu hirugarren herrialdeetan enpresa-jarduerak kalteturik gertatu diren pertsonei.

 

Giza eskubideekiko eta ingurumenaren zainketarekiko errespeturako ardurei buruz mintzatzeak eskatzen du ardura horiek definitzea eta eragile publikoek zein pribatuek nola bete behar dituzten erantzukizunak zehaztea. Azken urteotan, norabide interesgarria garatu da enpresen ardurari buruzko eztabaidan, bai gizarteari dagokionez, bai ingurumenari dagokionez. Norabide berri horrek berekin dakar borondatezko marko arauemailearen aldeko apustutik arauketa lotesleetara pasatzea. Nazio Batuen Enpresa eta Giza Eskubideei buruzko Printzipio Nagusiak onartu zirenetik, duela hamarkada bat baino gehiago, asko aurreratu da enpresen behar adinako arretarako betebeharren definizioan, enpresen kalteak identifikatu, ebaluatu, prebenitu eta gutxitu daitezen giza eskubideetan, ingurumenean eta balio globalen kateetan existitzen diren arriskuetan. Horretaz ohartzeko, aski da, enpresa multinazionalei dagokienez, aintzat hartzea EAE Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen Ildo Nagusiak edota LANE Lanaren Nazioarteko Erakundearen Printzipioen Hiruko Adierazpena eta Politika Soziala.

 

Hala ere, norabide horien eraginkortasuna murriztua gertatu da, bai balizko ondorio negatiboak prebenitzeko, bai justiziarako sarbidea, batez ere, oztopatzeko. Duela gutxi, Europako Batzordeak eta Justizia eta Kontsumitzaileen Zuzendaritza Nagusiak eskatutako ikerketa batean, argi azaltzen da, enpresa-arriskuen ebaluazioetan, erdigunea jartzen dela enpresei dagozkien arriskuen garrantzian, nahiz eta nazioarteko norabideek gomendatu kalteturik gertatu diren pertsonentzako arriskuen ebaluazioa barne sartzea. Pertsona horiek, eskubidedunak izan arren, babesgabe gertatu ohi dira askotan, giza eta lan eskubideak larriki urratzen direnean edo ingurumen kontrako kalteak sortzen direnean. Badaude kasu gehiegi dokumentaturik frogatzeko zein erraz lortu ohi duten zenbait enpresa mutinazionalek erantzukizuna ekiditea, biktimek bidezko erantzunaren zain jarraitzen dutelarik.

 

Zenbait herrialde europarrek jadanik onartu dituzte betebehar lotesleak ezartzen dituzten behar adinako arretarako lege nazionalak, baita justiziarako sarbidea errazteko sistema eta xedapen zigortzaileak ere. Lehen aldiz, Frantzian egin zen 2017an, Zaintza-eginbeharraren legea ateratzean; gero, Holanda izan zen, 2019an, haur-lanaren kontuetan, Behar Adinako Arretarako Legea ezartzean; azkenik, 2021ean, Alemanian eta Norvegian lege propioak argitara eman zituzten. Bestalde, Europa mailan, sektorearen araberako behar adinako harretarako legeak ere badaude, adibidez, gatazkako mineralei buruzko araudia, 2021etik indarrean dagoena, edota “inportaturiko deforestazioa”ren aurka borrokatzeko arautegia, gaur egun negoziatzen ari dena.

 

Jokatzeko eremua homogeneizatzeko, zatiketa ekiditeko eta enpresa europarrei segurtasun juridikoa emateko asmotan, Europako Kontseiluak jasangarritasun kontuetako enpresen behar adinako arretarako zuzentarau proposamena eman zuen argitara joan den otsailaren 23an, laster Europako Parlamentuan eztabaidatuko dena. Joan den maiatzean, gizarte zibileko 220 erakundek baino gehiagok salatu egin genuen testuak zituen garrantzizko hainbat gabezia. CIDSE Sarearekin batera, zuzentarau testuaren azterketa zehatza aurkeztu dugu. Testu horretan ikusi dugu giza eskubideetarako eta ingurumenerako kalteen definizioa oso urria dela (adibidez, Perun duela gutxi gertatutako petrolio-isurketak ez dira kontuan hartzen), behar adinako arretarako prozesuan dauden alderdi interesdunen parte-hartzeak ez du aintzat hartzen genero ikuspegia, ezta zenbait talde ahulen berezitasunak ere (GGEE defendatzaileak eta herri indigenak, besteak beste), eta kanpoan utziko du, derrigortasunik at, enpresa europarren %99, nazioarteko irizpideen kontrakoa dena.

 

Zuzentaraua lortzeko negoziazioen atzerapena (onarpena bost urtez luza daiteke) eta gaur eguneko akatsak kontuan hartuta, Belgikan, Luxenburgon, Finlandian eta Espainian antzeko ekimenak badaude enpresen behar adinako arretarako lege nazionalak bultzatzeko asmoz. Enpresa Arduratsuen Plataformatik, horri guztiari buruzko proposamen teknikoa egin dugu, gure herrialdearen testuingurua aintzat hartuta, eta inguruko beste herrialde batzuen antzerako legea tramitatzea espero dugu legislatura honetan zehar.

 

Sina ezazu gure eskaera hemen: visibles.org, eta eskatu gure parlamentuko ordezkari politikoei  horretarako guztirako lege bat: #LeyMadeInSpain#PorEmpresasResponsables

 

Giza eta ingurumen eskubideekiko errespetua ezin du itxaron!