Emaileentzako aukera: %45erainoko desgrabazioa Bizkaian, eta €80akoa Nafarroan!!

Alboan Alboan
16/12/2019
Emaileentzako aukera

Zorioneko gaude ALBOANen! Bizkaiko Foru Ogasunak ALBOAN hartu du, urte bat gehiagoz, lehentasunezko jardueratzat. Lurralde historiko honetan, 2019an zerga-arautegian egin duten aldaketa bati esker, ALBOANi emandako dohaintzek desgrabazio handiagoak izango dituzte. Onuradunak dira, beraz, Bizkaian laguntza ekonomikoa ematen diguten pertsonak eta enpresak.

 

Horrela, pertsona fisikoek dohaintzako kopuruen %45 kendu ahal izango dute kuota osotik, eta enpresek %45eko kenketa eskuratzeko eskubidea izango dute kuota likidoan.

 

Aurreko arautegian, ALBOAN erakundeari egindako emaitzen desgrabazioa, pertsona fisikoentzat, %30ekoa izan zen. Hori dela eta, Bizkaiko bazkideak eta emaileak diren pertsonek euren ekarpenak %27raino igo ditzakete, gehigarrizko kosturik izan gabe.

 

Desgrabazioaren igoera honek aukera ezin hobea eskaintzen du komunitate ahulagoen beharrei eta bizi-proiektuei gure laguntza areagotzeko eta, horrela, pertsona guztientzat bizitza duina ahalbidetzeko.

Gainera gogoratu behar dugu Nafarroan %80ko desgrabazioa dela dohaintza 150 eurokoa edo gutxikoa bada, eta %35ekoa kopurua handiagoa bada. Gipuzkoan %30ko desgrabazioa dago, eta Araban %20koa

 

Aprobetxa ezazu aukera hau, urtea bukatu baino lehen, eta lagundu gure zereginari:

 

DOHAINTZA EMAN NAHI DUT                  BAZKIDEA IZAN NAHI DUT

 

Kategoria: