Skip to main content

ALBOANek eta Loiolako Santutegiak hezkuntza-proposamen bat aurkeztu dute babesari eta migrazioari buruzko ikuspegia aldatzeko

Presentación Mugetatik Haratago

Irailaren 20an, asteazkena, Mugetatik Haratago hezkuntza-proposamena aurkeztu zuten Loiolako Santutegian, Azpeitian. Hezkuntza-proposamen hori ALBOANek eta Loiolako Santutegiak sustatu dute, Ellacuría Fundazioaren, Loiolaetxearen, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin.

Mugetatik haratago hezkuntza-proposamen bat da, eta helburutzat du hezkuntza-komunitateari beren etxea uztera behartuak izan ondoren gure ingurunera etorri diren pertsonen errealitatearen berri zabaltzea.

Proposamenak zenbait etapa ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da hiru eguneko egonaldia Loiolako Santutegian. Egonaldi horretan, DBHko 2. mailako ikasleek migrazio-prozesuaren etapa guztietan pertsona migratzailea edo errefuxiatua izatea zer den biziko dute: lekualdatze behartua, iraganbidea, mugak eta harrera-herrialdera iristea.

Ikasturte honetan eta hurrengoan, guztira, EAEko eta Nafarroako 3.135 gaztek, gutxi gorabehera 150 hezitzailek eta 29 ikastetxek hartuko dute parte ekimen horretan.

ALBOANeko zuzendari María Mar Magallónen hitzetan, «sufrimendu-errealitate bati erantzuten saiatu nahi dugu; izan ere, errealitate horrek interpelatu egiten gaitu, galderak egitera garamatza, eta apur bat gelditzera behartzen gaitu. Errealitate horri begiratzea, buruarekin eta bihotzarekin aztertzea eta inplikatzea, lekuan bertan egiten dugun ekintza humanitarioan ez ezik, babesari eta migrazioari buruzko pertzepzioen aldaketan eta herritarren inplikazioan ere bai, egoera horri justiziazko etorkizun batekin aurre egiteko».

Aurkezpenean, Magallónekin batera, Paul Ortega egon zen, Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria. Paul Ortegak EAEn gizarte zibileko erakundeen artean «erantzun egoki bat, bai eta herritartasun globalaren ikuspegia duen hezkuntza-erantzun bat ere» emateko dagoen adostasunaren esparruan sartu zuen ekimen hori. María Guijarrok, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendariak, kulturartekotasunaren aldeko apustua goraipatu zuen, eta esan zuen kulturartekotasunak «komunitate gisa aberasten gaitu[ela], bestearen oinetakoetan jartzen baikara». Juan Ignacio García jesulagunak, Europako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuko zuzendariak, eta Juan Miguel Arregui jesulagunak, Loiolako Santutegiko erretore nagusiak –zeinak bizi-esperientzia babesten baitu– adierazi zuten bi erakundeek guztiz babesten dutela ekimena.

Ekitaldian, orobat egon ziren, beste gonbidatu askoren artean, Fernando San Martín, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia, Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea, eta Miguel Ángel González, Ellacuría Fundazioko zuzendaria.

 

[[{"fid":"1523","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"255","width":"425","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"1524","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"255","width":"425","class":"media-element file-default"}}]]