Skip to main content

Laudato Si´ ekitaldian parte hartuko du ALBOANek COP23-an

Feria de Laudato Si en Bonn durante la COP23

Datorren azaroaren 13an Laudato Si’- Ingurugiroa ekitaldia antolatuko du Ecojesuit-ek azaroaren 6tik 17ra Bonn-en, Alemanian, izango den Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Abiaburu Itunaren Biltzarraren (NBKAAIB)  esparruan. Aipatu ekitaldian Alicia Alemán, ALBOANeko Eragin teknikariak hartuko du parte.

Ekitaldi horretan Ecojesuit Task Force delakoaren kideak bilduko dira, eta baita NBKAAIB-ko ordezkariak eta erakunde gonbidatuak ere. Arratsaldean gazteak erakartzeko Laudato Si´ azoka eta erakusketa antolatuko dira.

Bonn-eko ikastetxe jesuitan batean, Aloisiuskolleg izenekoan, izango da ekitaldia, eta beste ikastetxe jesuitak, bertako eliza, Misereor eta CIDSE garapenerako erakundeak, eta beste erakunde alemaniarrak egongo dira. Elikadura-segurtasuna eta baliabideak ustiatzea izango dira eztabaidagai, eta jende asko biltzea espero da.

Besteak beste, Xavier Sarea, Jesuitenmission, Gizarte Justizia eta Ekologiaren Idazkaritza, NBKAAIB-ko partaideak, COP-23-ko Fiji Presidentzia, Ingurugiroa, Naturaren babesa, Eraikuntza eta Segurtasuna Nuklearraren Alemaniako Ministeritza Federala, eta Bonn Hiriak babesten dute ekimena.

Ecojesuitek webgune berezia argitaratu du, eta bertan albisteak ingelesez, gazteleraz eta frantsesez zabalduko dira: http://cop23.ecojesuit.com.  Twitteren ere ekitaldiari jarraitu ahal izango zaio: #EcojesuitCOP23.