Skip to main content

Kolonbiako bake prozesuan murgildurik

Viaje a Colombia UD-ALBOAN

Uda honetan, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta pertsonal ez-irakasle talde batek, ALBOAN GGKEak lagunduta, Kolonbiara bidaiatu zuen, modu zuzenean hainbat alderditan ezagutu ahal izateko herrialdean zabaldu den bake prozesua, konplexua eta, aldi berean, itxaropentsua.

Kontrasteko esperientzia izan zen; hazkuntza eta prestakuntzaren ibilbidea, fede eta justiziaren eremuan.

Lau astean, Jesusen Lagundiko Probintzia kolonbiarreko kideekin partekatu zuten esperientzia, eta beraien errealitatean murgildu. Bogotán eman zituzten lehenengo egunak, eta bertan hauek izan ziren harrera eman zieten erakundeak: CINEP erakundea (Centro de Investigación y Educación Popular) bake prozesuaren jarraipena egiteko idazkaritza teknikoan parte hartzen duena; Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua (EJZ); Fe y Alegría, Herri Hezkuntza Integral eta Gizarte Sustapenerako mugimendua; eta Universidad Javeriana, kontzientziaz egindako zientzian aritzen dena.

Hortik aurrera, bikoteka, herrialdeko zenbait lekutara joan ziren, eta han Lagundiaren zenbait erakunde izan ziren laguntza eman zutenak: Buenaventuran eta Paston, EJZ; Calin, Universidad Javeriana; eta Instituto Mayor Campesino (IMCA), Bugan, Caucako Haranean.

Topaketarako eta elkarren arteko ezagutza eta errekonozimendurako esperientzia ederra, eta elkartasunerako zubiak eraikitzeko balio du.