Klima larrialdia: ALBOANek, COP 25, klimaren inguruko goi-bileran parte hartzen du

Alboan Alboan
02/12/2019
COP25

ALBOANen ordezkariek parte hartuko dute Madrilen, abenduaren 2tik 13ra, garatuko den COP25-Nazio Batuen Klimaren inguruko Goi Bileran. 200 herrialdetako 25.000 ordezkari baino gehiago bilduko dira klima-aldaketaren eraginei aurre egiteko hitzarmenak eta konpromisoak lor daitezen.

 

COP25 honek sei kezkari helduko die: basoak eta deforestazioa; berotegi-efektuko gasen isurpena; biodibertsitatea eta basamortutzea; klima-aldaketa, ozeanoak eta nekazaritza; garapen jasangarrirako helburuak, eta osasunerako eta airearen kalitaterako konpromisoak. Gaur eguneko egoeran, klima larrialdiaren aldarrikapen globala eskatzen da non-nahi. Beraz, neurri eraginkorragoak jarri beharko lirateke abian, hau da, Pariseko Akordioan hartutakoak baino eraginkorragoak. Bestalde, gainera, orduko konpromisoak ez ziren gauzatu, neurri handi batean.

 

MADRILEKO COP25-KLIMARI BURUZKO GOI BILERA HOBEKI ULERTZEKO 10 GAKO

 

ALBOANek planetaren zainketarekiko konpromiso sendoa mantentzen du, eta, horren ondorioz, hainbat ekimen bultzatu eta sustatzen ditu, justizia sozioanbientala helmugatzat hartzen duelarik: ekoizpen jasangarria, agroekologia, gizarte-ekonomia alternatiboak, erauzte-ereduaren aurkako jarrera, kontsumo arduratsua, eta baita hezkuntza ere, herritartasun global kontzientea eta arduraduna eraikitzeko bide gisakoa.

 

Hurrengo blogetan, ekimenei buruzko informazio gehiago ikus dezakezu:

 

Egun hauetan zehar, COP25 delakoaren aurrerapenen berri emango dizuegu gure sare sozialetan eta baliabide digitaletan. ALBOANen ere bat egingo dugu Ecojesuit-ek bultzatutako sinaduren bilketarekin. Visibles.org plataforman sina dezakezu. SINATU HEMEN.

Denon Etxea zaintzearen alde, eta ingurumen- eta gizarte-justiziaren alde, klima aldaketaren aurka! MUGI ZAITEZ!

Kategoria: