Skip to main content

Joan den ostiralean Melillako mugan gertatutakoa migrazio-politika deshumanizatzaile baten ondorioa da

Melilla

* Joan den ostiralean Nadorren galdutako bizitzak biziki deitoratzen dituzte jesuitek, eta babes legala eta segurua lortzeko bideen beharra aldarrikatzen dute

 


* Entreculturas eta Alboan elkarlanean ari gara Nador eta Tangerren iragaitzazko migratzaileei arreta ematen dieten tokiko erakundeekin, baita jatorrizko herrialde askotan ere

 


* Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzuko (SJM) abokatuek laguntza legala ematen diete Melillara iritsi diren eta nazioarteko babesa eskatzeko asmoa adierazi dutelako itzulketa-espedienteak geldiarazi zaizkien pertsona batzuei

 


* Gertakari horiek mugaren segurtasun- eta kontrol-ikuspegi bakar baten ondorioz gertatu direla salatzen dugu, non ikusten den laguntza humanitariorik ez dagoela eta giza eskubideen urraketa larriak daudela

 

Hegoaldeko mugan lan egiten dugun Jesusen Lagundiaren gizarte-obrek biziki deitoratzen dugu, Marokoko agintarien arabera, gutxienez 23 pertsona hil izana, joan den ostiralean, ekainaren 24an, Melillako Chino auzoan hesitik salto egin nahian ari zirela. Mugako alde marokoarrean grabatutako irudietan ikus daiteke polizia-dispositiboaren gogortasuna eta muga gainditzeko ahalegin horri aurre egiteko tratu ankerra, giza eskubideen urraketak izan daitezken gertakari kezkagarriak.

Bestalde, aurreko antzeko egoeretan gertatu den bezala, Espainian ere ikusten da lesionatutako pertsonen errefusak mugan, eta horietako batzuk adingabeak izan daitezke, nazioarteko babes-profila izan dezaketenak. Entreculturas, Alboan eta Servicio Jesuita a Migrantes erakundeetatik Espainiako Gobernuari eskatzen diogu bide diplomatikoez balia dadila Marokoko agintariek ikerketa zorrotz bat abiaraz dezaten, pertsona horiek mugan zer egoeratan galdu duten bizia argitzeko, hildako pertsonak identifikatzeko eta haien senideak jakinaren gainean jartzeko.

Melillako mugan gertatutakoa migrazio-politikaren eta mugak kudeatzeko politika anker eta arduragabearen ondorioa da. Europako lurraldera eta nazioarteko babesera iristeko bide seguru eta legal eraginkorrak nahikoak ez direnez, gatazka-egoeretatik, indarkeria-egoeretatik edo bizi-baliabide urrietatik ihes egiten duten pertsonek arriskuan jarri behar dituzte beren bizitza eta osotasun fisikoa. Eta testuinguru horretan ikusten dena da agintarien gogortasun-egoerak gogorregiak direla, eta, tamalez, eskubideen urraketa ugari eta, batzuetan, heriotzak eragiten dituztela. Zoritxarrez, mugan segurtasun ikuspegia nagusitzen da humanitarioaren gainetik.

SJMko talde juridikoak joan den ostiralean Melillako Etorkinen Aldi Baterako Egonaldi Zentrora (CETI) iristea lortu zuten gazte batzuei laguntza legala ematen die. Gazte horien nazioarteko babesa eskatzeko borondatea errespetatzen eta izapidetzen ari da. Horrek berekin dakar hasitako edozein itzulketa-prozedura geldiaraztea. Gazte gehienak Sudanekoak dira, krisi sozial larrian murgilduta dagoen herrialde batekoak, eta Espainiak babes-aitorpen handiak ditu. Gogoratu behar da CETI ez dela polizia-bulego bat, eta bertan dauden pertsonei ez zaiela askatasuna.

Entreculturas, Alboan eta SJM elkarteek Europako kanpo-politikak berrikustea eskatzen dute. Migrazioa kontrolatzeko lankidetza-funtsen desbideratzeak berehala amaitu behar du, eta migrazioari eta asiloari buruzko Europako itun berriak bermatzaileagoa izan behar du migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideekin. Era berean, Espainiako Gobernuaren koherentzia handiagoa eskatzen dugu Lankidetzaren Legearen aurreproiektuan ezarritakoarekin, bertan jasotzen baita migrazioaren ikuspegi integrala sustatzeko helburua, pertsonak eta horien eskubideak ardatz hartuta.

Urte askotako lanaren ondoren, munduko muga desberdinenetako batean, krisi honetan Europako balio eta printzipioekiko koherentzia dago jokoan, baita etorkizun justu, baketsu eta iraunkor bat eraikitzeko dugun gaitasuna ere, printzipio demokratikoen eta eskubideen bermearen pean soilik posible izango dena.