Emakumeok martxan, geldiaraz dezagun emakumeen kontrako indarkeria

Alboan Alboan
20/11/2018
Emakumeok martxan

IaParaguas%20campa%C3%B1a%20Mujeres%20en%20marcha gainean dugu azaroaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Horren harira, ALBOANek gonbidapena egin nahi dizue Emakumeok martxan kanpainan parte hartzeko. Ekintza horren bidez, mundu osoan indarkeria jasaten duten milaka emakumeen errealitatea, lekukotzak eta ahotsak ezagutarazi nahi ditugu gure inguruan.

Hasteko, gehien ezkutatzen den drama humanitarioetako bat izango dugu ardatz: etorkizun hobeagoaren bila beren etxea utzi behar izaten duten emakumeena. Zehazki, Afrikako 5 eskualdeetako kasuak ikusiko ditugu. Haiek dira benetako protagonistak eta ALBOANetik sinesten dugu beren indarrean, hobetzeko duten gogoan, beren aukeretan, beren adorean, beren ametsetan... Sinesmen osoa dugu haiengan.

“Bidea egitea” erabakitzen duten mundu osoko emakumeen egoera oso kaltebera izaten da, beren herrialdea, eskualdea edo testuingurua gorabehera. Bide luzea egin behar izaten dute. Askotan herrialde ugari zeharkatzen dituzte, inolako babesik gabe, eta askotariko indarkeriak jasan behar izaten dituzte. Indarkeria horietako batzuk herrialdetik atera aurretik ere pairatzen dituzte (ezkontza goiztiarra, emakumeen genitalen mutilazioa eta gizonekiko menpekotasuna, beteak beste).

Ondorioz, emakume eta neskatoek indarkeria fisikoa eta psikologikoa jasaten dute, eskola utzi behar izaten dute eta gizonekiko menpekotasun ekonomikoa izaten dute. Horri gehitu behar zaio leku askotan gatazka armatuak edo goseteak daudela, eta hortaz, ihes egin beste aukerarik ez dute izaten. Alabaina, bidean zehar are zailtasun gehiago topatzen dituzte.

ALBOANen munduko hainbat lekutako erakundeekin batera lan egiten dugu, esaterako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin, uste baitugu emakume horiek aukera bat merezi dutela beren zauriak sendatu eta etorkizunari aurrez aurre begiratzeko. Oraingoan aterki bat diseinatu dugu, babesaren ikur gisa, kanpaina zabaltzen laguntzeko.

Zurea eskatzera gonbidatu nahi zaitugu, "Emakumeok Martxan" kanpainarekin bat egitera eta emakume hoien gainditze-historiak ezagutzera: www.emakumeokmartxan.org

#nikzuekinbat

 

Kategoria: