Skip to main content

Doualako Santa Marta etxea: aukera berrien etxea

Hogar de Santa Marta de Douala

2016an krisia hasi zenetik Kamerungo ipar-mendebaldean eta hego-ekialdean, 712.000 pertsona baino gehiago lekualdatzera derrigortu dira herrialde osoan, eta 4.000 zibil baino gehiago hil dira. Emaitza gisa, herrialdek bizi duen egoera aztoratuaren ondorioz, zenbatesten da gutxienez 2,2 milioi pertsonak behar izan zutela laguntza humanitarioa 2021ean.


Gatazka armatuen ondorioz lekualdatzera derrigortutako emakumeek ez dute baliabide eta laguntzarik izaten, eta ondorioz zaurgarriagoak dira genero-indarkeriaren aurrean, eta esplotazio ekonomiko eta sexuala sufritzen dute. 


Komunitateetatik ihes egin ondoren bizitako ankerkeriak gainditzen laguntzeko, Kamerungo Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak (EJZ) abian jarri zuen 2021ean Santa Marta etxea Doualan: toki horrek espazio seguru bat ematen die 20 emakume gazteri, eta bertan laguntza psikosoziala eta enplegurako prestakuntza jasotzen dute.


Programak neska eta emakumeei lagundu nahi die hezkuntza-sisteman sartzen, gazte eta emakumeen hezkuntza-, gizarte- eta ekonomia-integrazioaren aurreko urrats gisa. Ekimenak Alboanen laguntza du Emakumeok martxan proposamenaren esparruan, eta, horrez gain, JRS-USA, Caritas eta Bonamoussadiko Gure Deikundeko Amaren parrokia jesuitaren lankidetza du.

 

 

[[{"fid":"5930","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"293","width":"530","class":"media-element file-default"}}]]

Elina

“EJZ ezagutu aurretik, emakume batekin egiten nuen lan jatetxe batean. Lan gehiegi egiten nuen, eta ez zidan ordaintzen. Konturatu nintzen nire soldata nire amari ematen ziola, horrela adostu baitzuten. Sentitu nuen amak saldu egin ninduela. Mingarria izan zen.

Esaten nuenean ez nuela jarraitu nahi emakume horrekin lanean, amak errieta egiten zidan. Emakumeari eskatzen nion ordaintzeko, eta ezetz esaten zidan. Alde egin nuen eta osabarekin gelditu nintzen.

Banekien ez nintzela eskolara itzuliko. Santa Martari buruz entzun nuen, eta erabaki nuen etortzea bizitza berri bat hasteko eta eskolara itzultzeko. Orain eskolara noa, eta itxaropena dut berriro.”

 

Shekina

“Itxaropena galdu nuen krisian zehar, nire lagun asko erail baitzituzten. Beldurrez bizi nintzen. Haurdun nengoenean ia bortxatu ninduten. Eskerrak ihes egin nuen.

Hala ere, shockaren ondorioz erditze goiztiarra izan nuen, eta nire bikiak galdu nituen. Min horrekin bizi izan naiz, eta ia egunero egiten nuen negar.

Santa Martan etxe bat aurkitu dut, eta oso pozik nago ostalaritza-prestakuntzarekin. Betidanik nahi izan dut janari ona prestatu. Nire ametsa da egunen batean jatetxe batean saltzea”.

* Irudiak: EJZ / Irene Galera

Izenak aldatu dira protagonisten pribatutasuna babesteko.

Gure lana babestu nahi baduzu, hemen egin dezakezu:

[[{"fid":"5940","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"67","width":"454","class":"media-element file-default"}}]]