Skip to main content

Bazkari Solidarioa Arcos de Quejana

Indiako emakumeen koperatiben bitartez elikadura hobetzen

Datorren martxoak 30ean, larunbata, ARCOS DE QUEJANA Hotelaren eskutik Bazkari Solidario bat ospatuko da lortutako benefizioak ALBOANek daukan proiektu batera bidaliz.

Era honetan, ARCOS DE QUEJANAk , ALBOANek martxoan emakumeen eskubideak defendatzeko egindako akzioetan parte hartuko du. Hori dela eta, jasotako dirua Tamil Nadun dauden beste hainbeste emakumeen kooperatibak sustatzeko erabiliko da.

Hurbildu zaitez ALBOANekin batera egun solidario ezberdin bat bizitzera. Ekitaldia 13.30etan hasiko da hotelaren atzekaldean dagoen Baso Solidarioan. Basoak GKE ezberdinen lana adierazteko Veronica Werckmeisterrek jantzitako 19 zuhaitzez osotua dago. ALBOANek badu bere zuhaitz propioa ere. Basotxo honetan ALBOANen lanari buruz hitz egingo digute.

Baskari solidarioaren ordutegia

15.00etan bazkaria izango da eta 17.00etatik aurrera kanpoan dagoen karpan hitz egin eta dantzatzeko aukera izango dugu.

restaurante Arcos de Quejana

Menua chef Joseba Zuazo sukaldari famatuak prestatu du. Eneko Atxaren Azurmendi jatetxean egondako chez honen platerrak zaporeen kontrasteengatik ezagunak dira, betikoa eta gaurkoa bat eginez. Slow food Araba asoziazioak bere sukaldaritza "Km Zero"-koa izendatu du, bertako ta kalitatezko produktuak erabiltzeagatik.

Menuaren prezioa 59.90€ takoa da eta hoietatik 12€ ALBOANentzat izango dira. Umeen menua ere egongo da 20€ tan eta hoietatik 3€ izango dira ALBOANentzat.
Jasotako dirua Indiako Tamil Nadu estatuan dauden adivasi eta dalit emakumeen kooperatibak sustatzeko erabiliko da.

comida solidaria - menú
Gontzal Mendibil

Musika Baso Solidarioan

Gontzal Mendibil abeslari bizkaitarra gurekin egongo da eta bere kitarrarekin egunean zehar hainbeste momento alaituko dizkigu.

Eman izena hemen eta prestatu zaitez egun zoragarria igarotzeko ALBOAN hobeto ezagutuz, ingurune paregabean eta helburu solidario batekin. Zure zain gaude.

Ezin baduzu bazkarira etorri, ekimen solidarioarekin bat egin ahal duzu Zero Platerra erosiz. 

proyecto Tamil Nadu

Jasotako dirua Indiako Tamil Nadu estatuan dauden adivasi eta dalit emakumeen kooperatibak sustatzeko erabiliko da.

Emakume hauek baztertuak izan dira emakume izateagatik. Kooperatibei esker lurren labore komunitarioan egiten da lan, era honetan talde osoari mesede eginez. Bestalde, emakumeen gaitasunak lantzen dira.

ALBOANetik zenbait kooperatiba sustatzen dugu horrela emakumeen eskubideen defentsa eta promozioa garatuz. Bestalde garapen ekonomikoko proiektuak ere lantzen ditugu, beren bizitzak hobetu daitezen.

autobus desde plaza eliptica

Nola joan

Arcos de Quejana-ra heltzeko,  ALBOANek autobusa alokatuko du. Joan etorri honek 10€tako prezioa du. Moyua plazatik aterako da goizeko 11.00 tan eta leku bereberara helduko da arratsaldeko 20.00 etan.

Ezin baduzu bazkarira etorri, ekimen solidarioarekin bat egin ahal duzu Zero Platerra erosiz. 

@2018 ALBOAN Jesuitek sortu eta bultzatutakoa | Pribatutasun politika | Lege oharra

comida solidaria alboan - pie de pagina