Lege-oharra
ALBOAN FUNDAZIOAK (aurrerantzean, Alboan), datu pertsonalen babeserako indarrean dagoen legeria (Europako 2016/679 Erregelamendua eta garapeneko gainerako arauak) eta informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko arauak (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betez, www.alboan.org webgunearen bitartez egiten diren eragiketa guztiei aplikatzekoak diren baldintza orokor hauek jakinarazten ditu.
1. Legezko datuak
ALBOAN FUNDAZIOA, egoitza soziala Aita Lojendio 2, 2 48008 Bilbo helbidean duena eta IFK zenbakia G48-811376 duena, Euskadiko Fundazioen Erregistroan F-23 zenbakiarekin izena emanda dago.
Tel.: 944151135
Helbide elektronikoa: protecciondedatos@alboan.org
2. Jabetza intelektuala
Webgunearen jabetza intelektualaren eskubideak eta bertako edukien eskubideak ALBOAN FUNDAZIOAREN titulartasunekoak dira.
Guztiz debekatuta dago orri honetan inolako aldaketarik egitea. ALBOAN FUNDAZIOAK ez du bere gain hartzen baimendu gabe eginiko manipulazio edo aldaketetatik eratorritako erantzukizunik. ALBOAN FUNDAZIOAK ez du inolako lizentziarik edo baimenik ematen bere industria-jabetzako edo jabetza intelektualeko eskubideak erabiltzeko, ez eta webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin loturiko bestelako jabetza-eskubideak erabiltzeko ere.
Debekatuta dago webgune honetako edukien zati baten edo eduki guztiaren erreprodukzioa egitea, jatorria aipatu gabe edo horretarako berariaz baimena eskatu gabe. Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta ALBOAN FUNDAZIOAREN jabetza intelektualaren eta industria-jabetzaren eskubideetan eginiko kalteek horri dagozkion ekintzak burutzea ekarriko du, eta hala badagokio, ekintza horietatik eratorritako erantzukizunak eragingo ditu.
3. Erabilera-baldintzak
ALBOANek ohartarazten dizu WEB orri honetako materialen helburua informatzea soilik dela, eta, hortaz, ez direla nahikoak kasu jakin bati buruzko erabakiak edo jarrerak hartzeko. Ez dira, inondik inora, ALBOANek gai zehatz bati buruz emandako aholkularitza edo zerbitzu profesional bat. ALBOANek ez du erantzukizunik izango informazio hori erabiltzearen ondorioz kalte-galerarik eragiten bada.
Baliteke WEB honetan jasotako estekek hirugarren batzuek kudeatutako beste gune eta WEB orri batzuetara eramatea erabiltzaileak, eta ALBOANek ez izatea kontrolik haien gainean. ALBOANek ez du erantzukizunik izango WEB gune edo orri horien egoeraren edo edukien gainean, eta haietara WEB honetatik sartzeak ez du esan nahi ALBOANek eduki horiek gomendatzen edo onartzen dituenik.
ALBOANek ez ditu erabiltzen spamming teknikak.
a) Legezko erabilera
Webgune honen eta bertako zerbitzuen erabiltzailea behartuta dago trafikoaren lege eta erabilerekin bat datorren erabilera egitera, eta ez ditu erabiliko webgunea eta bertako zerbitzuak legez kontrako helburu edo ondorioekin, edo hirugarrenen eskubideen edo interesen kalterakoak direnekin, ez eta webgunea eta zerbitzuak kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo narriatu dezaketen edo erabiltzaileek webgunea eta zerbitzuak normal erabiltzea galaraz dezaketen moduan erabiliko ere. Betebehar hori konplitzen ez dutenek ALBOAN FUNDAZIOAREN eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute, betebehar hori ez konplitzeak eragindako edozein kalte-galerengatik.
b) Erroreen bermea
ALBOAN FUNDAZIOAK ez du bermatzen ez dagoela errorerik webgunerako sarreran eta bertako edukian; izaera ofizialeko argitalpenak aipatzen edo erreproduzitzen badira, erreprodukzio horiek izaera guztiz informatiboa izango dute, eta aldizkari edo kasuan kasuko iturri ofizialean agertutako argitalpena hartu beharko da ontzat, ondorio guztietarako.
c) Zerbitzuaren eskuragarritasuna
ALBOAN FUNDAZIOAK ahalmena du bere webguneko informazioan, konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak edo eguneratzeak egiteko, edozein unetan eta aldez aurreko abisurik eman gabe.
ALBOAN FUNDAZIOAK ez du bermatzen webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena. Ahal denean, aldez aurretik jakinaraziko dira webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren etenak.
ALBOAN FUNDAZIOAK ez du bere gain hartzen erantzukizunik, arrazoi hauengatik guztiagatik gerta daitezkeen era guztietako kalte-galeren gainean: webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun- edo jarraipen-faltagatik, erabiltzaileek webguneari eta bertako zerbitzuen erabilerari egotzitako iruzurragatik, webgunearen eta zerbitzuen hutseginkortasunagatik, eta bereziki baina ez modu esklusiboan, web-orrietarako sarbidean edo zerbitzuak ematen dituzten web-orrietarako sarbidean izan daitezkeen hutsegiteengatik.
4. Dagoen informazioaren erabileragatiko erantzukizuna
Pertsona erabiltzailea jakitun da eta onartzen du webgunearen, bertako zerbitzuen eta edukien erabilera, izatekotan ere, bere erantzukizun bakar eta esklusiboaren pean dagoela. Webgunerako sarbidea eta bertako informazioari eman ahal zaion erabilera erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa da. ALBOAN FUNDAZIOAK ez du erantzungo webgunean sartzeagatik edo bertako informazioa erabiltzeagatik edo horietatik abiatuz iritzi edo erabaki pertsonal edo enpresarialak babesteko egiten diren aplikazioetatik erator daitezkeen inolako ondorio edo kalte-galerengatik. ALBOAN FUNDAZIOAK ez du erantzukizunik hartzen webgunean erreferentzia egiten zaien hirugarrenen esteketan sartzeagatik edo haietako edukiengatik sor daitezkeen ondorioen gainean.
2021eko apirilaren 29an berrikusitako lege-oharra
Pribatutasunerako Politika Orokorra
5. Izaera pertsonaleko datuen babesa
ALBOAN FUNDAZIOAK pertsona erabiltzaileen pribatutasuna eta haien datu pertsonalen segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babeserako legeria aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz; hain zuzen, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduarekin eta berau garatzeko araudiarekin bat etorriz. Horretarako, emandako datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko sarrera eta lapurreta saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketa-mailakoak hartu dira, teknologiaren egoera, datuen izaera eta izan ditzaketen arriskuak zein diren kontuan harturik.
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Sozietatearen izena: FUNDACION ALBOAN
Egoitza soziala: Aita Lojendio, 2, 2ª 48008 - Bilbao
IFK: G48-811376
Helbide elektronikoa: protecciondedatos@alboan.org
TRATAMENDUAREN HELBURUA
Kasuan-kasuan, xede hauetarako tratatuko dira datu pertsonalak:
- ALBOANek eskaintzen dituen zerbitzuak kudeatzeko eta emateko
- ALBOANek parte hartzen duen proiektuak kudeatzeko
- Gure erakundean lan egiten duten pertsonekiko lan-harremana kudeatzeko
- Boluntarioekiko harremana kudeatzeko
- Bazkideekiko harremana kudeatzeko
- Gure erakundeari egindako dohaintzak kudeatzeko
- Bezero eta hornitzaileekiko harreman komertziala kudeatzeko
- Instalazio, ondasun eta pertsonen segurtasuna kudeatzeko, bideozaintzarik denean
- ALBOANen jardueren publizitatea egiteko (grabaketak eta harremanetarako datuak)
Eta, nolanahi ere, noren datuak kudeatzen diren, ALBOANek harekin duen harremanaren ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.
TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA
ALBOANek eskainitako zerbitzuak erabiltzeko edo ALBOANen jarduera garatzeko datu pertsonalik eman behar denean, Erregelamenduaren 6.1 artikuluaren zilegitasun-kasuetan oinarrituko da datuon tratamendua:
- Bezeroen, hornitzaileen datuak: kontratua gauzatzea eta legezko betebeharrak betetzea.
- Langileen datuak: kontratua gauzatzea eta legezko betebeharrak betetzea. Irudien tratamendurako baimena.
- Proiektuen kudeaketa-datuak: kontratua gauzatzea eta legezko betebeharrak betetzea. Irudien tratamendurako eta publizitatea egiteko baimena.
- Jarduera eta ekitaldien kudeaketa-datuak: interesdunaren baimena.
- Espazioen alokairu- zein kudeaketa-datuak: kontratua edo hitzarmena gauzatzea eta legezko betebeharrak betetzea.
- Zabalkunde zein harreman komertzialetarako datuak: interesdunaren baimena.
- Harremanetarako datuak: interes legitimoa.
- Bideozaintza: interes publikoa.
HIRUGARREN BATZUEI LAGATZEA ETA NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK
Tratamenduaren helburuak betetzeko beharrezkoa denean soilik lagako zaizkie datu pertsonalak hirugarren batzuei; hor barruan sartzen dira interesdunaren eta ALBOANen arteko harremanari lotutako legezko betebeharrak. Ildo horretan, ALBOANek zilegi izango du sustatzen eta garatzen dituen proiektuekin erlazionatutako erakunde publikoei zein pribatuei lagatzea datuak.
Jakinarazten dizugu, halaber, badirela tratamenduaren arduradun batzuk (zenbait hornitzailek ALBOANi bere jarduera betetzeko ematen dizkioten zerbitzuak dira), eta hirugarren batzuen kontura datuak atzitzeko beharrezko den kontratua sinatu dela haiekin, DBEOren 28. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Kontratu horiek nahikoa berme eskaintzen dituzte neurri tekniko eta antolamendu-neurri egokiak ezartzeko, tratamenduak legez eskatzen diren baldintzak bete ditzan.
Datuen nazioarteko transferentzia.
DATUAK BABESTEA
Oro har, datuon titularraren eta ALBOANen arteko harremanak iraun bitartean gordeko dira datu pertsonalak, eta, nolanahi ere, harreman horren ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko ezarrita dauden epeetan. Harreman hori amaitzean, eta betiere datuak ezabatzeko eskatzen denean, ALBOANek blokeatuta mantenduko ditu haren datu pertsonalak legez ezarrita dauden epeetan. Epe horiek igaro ondoren, ezabatu egingo dira datuak, indarrean dagoen legeari jarraituz.
ESKUBIDEAK ERABILTZEA
ALBOANen pribatutasun-politikak dagozkion eskubideak erabili ahal izango dituela bermatzen dio interesdunari:
- Datu pertsonaletara sartzeko eskubidea, zer datu tratatzen ari diren jakiteko eta datuokin zer tratamendu-eragiketa gauzatzen den jakiteko.
- Edozein datu pertsonal oker zuzentzeko eskubidea.
- Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, ahal denean.
- Datu pertsonalen tratamendua muga dadila eskatzeko eskubidea, datuon zehaztasuna, legezkotasuna edo tratamendu-beharra zalantzazkoa denean. Hala bada, erreklamazioak egin edo defendatzeko gorde ahal izango ditugu datuak.
- Datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea, interes legitimoa denean tratamendurako gaitasuna ematen digun lege-oinarria. ALBOANek ez ditu aurrerantzean zure datuak tratatuko, non eta ez duen interes legitimo premiatsurik, edo ez duen erreklamazioak egin, erabili edo defendatzeko beharrik.
- Datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea, kontratu-harreman bat edo zure baimena denean tratamendurako gaitasuna ematen digun lege-oinarria.
- ALBOANi emandako baimena kentzeko eskubidea.
Eskubide horiek erabil ditzakezu:
- posta arruntez, idazki bat bidaliz ALBOAN FUNDAZIOA, Aita Lojendio, 2, 2ª 48008 Bilbao helbidera.
- posta elektronikoz: protecciondedatos@alboan.org.
Eskubideak erabili ahal izateko, NAN kopia bat edo dokumentu baliokide bat erantsi beharko zaio eskaerari.
Kontrol-agintaritzan ere jar daitezke erreklamazioak: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (www.aepd.es) eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa (www.avpd.eus).
Datu pertsonalak ematen badizkiguzu, legezko abisu hau eta pribatutasun-politika hau onartuta, datuok hemen ezarri diren baldintzen arabera erabiltzeko baimena ematen diguzu.
6. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Webgune honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legeek arautzen dute. Baldintza hauen interpretazioan gerta daitezkeen liskarrak pertsona erabiltzailea erroldatutako lekuko auzitegietan ebatziko dira.
2021eko apirilaren 29an berrikusitako pribatutasun-politika.
7. Cookien politika
Cookieak ia edozein webgune bisitatzean zure nabigatzailean gordetzen diren testu-fitxategi txikiak dira. Haien funtzioa webguneak zure bisita gogoratu ahal izatea da, berriz bertan nabigatzen duzunerako. Cookiek informazio teknikoa, hobespen pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, erabilera-estatistikak, sare sozialetako estekak, erabiltzaile-kontuetako sarrerak eta beste gordetzen dituzte. Cookien helburua webguneko edukia erabiltzailearen profilera eta beharretara egokitzea da; cookierik gabe, edozein orrialdek eskainiriko zerbitzuak askoz murritzagoak izango lirateke.
Webgune honetan erabiltzen diren cookieak
Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren gidalerroei jarraituz, webgune honek cookiez zer-nolako erabilera egiten duen zehaztuko dugu, ahalik eta xehetasun gehienekin jakinarazteko.
Webgune honek saioko aldi baterako cookieak eta cookie iraunkorrak erabiltzen ditu. Saioko cookiek erabiltzailea webgunean dabilen bitartean soilik gordetzen dituzte datuak, eta cookie iraunkorrek datuak terminalean gordetzen dituzte, saio batean baino gehiagotan erabilgarri egon daitezen. Cookien bidez eskuratzen diren datuen helburuaren arabera, webguneak cookie propioak erabil ditzake:
Cookie teknikoak: Erabiltzaileari webgunean edo aplikazioan nabigatzeko eta bertako aukerak eta zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diote. Adibidez, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatu dezakete, bai eta saioa identifikatu, sarbide mugatuko eremuetara sartu, eskari bateko elementuak gogoratu, gertaera bateko izen-ematearen edo parte-hartzearen eskaera egin, segurtasun-elementuak erabili edo bideo- eta soinu-fitxategiak zabaltzeko edukiak biltegiratu ere.
Pertsonalizatzeko cookieak: Erabiltzaileari aukera ematen diote bere terminalean aurretik zehaztutako edo erabiltzaileak berak definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzura sartzeko. Ezaugarri horietako batzuk dira, besteak beste, hizkuntza, nabigatzaile-mota, edukien diseinua, terminalaren geolokalizazioa eta zerbitzura sartzeko eskualdeko konfigurazioa.
Publizitate-cookieak: Webgunean edo aplikazioan dauden publizitate-espazioen kudeaketa eraginkorra izatea ahalbidetzen dute, erabiltzailearentzat esanguratsua izan daitekeen edukia egokituz eta erabiltzaileak jada ikusita dituen iragarkiak errepikatzea saihestuz.
Analisi estatistikorako cookieak: Erabiltzailearen portaeraren jarraipena eta analisia egitea ahalbidetzen dute. Jasotako informazioa webguneen, aplikazioen edo plataformen jarduera neurtzeko erabiltzen da, bai eta erabiltzaileen nabigazio-profilak osatzeko ere, jasotako datuen arabera zerbitzuan hobekuntzak egiteko.
Hirugarrenen cookieak: Eskaintzen diren zerbitzuak kudeatzea eta hobetzea ahalbidetzen dute. Horien artean dago Google Analytics estatistika-zerbitzua.
Sare sozialetako cookieak
ALBOAN FUNDAZIOA hainbat sare sozial edo plataformatan dagoen arren, webgune honek ez ditu kudeatzen hirugarrenen sare sozial edo plataformak, hala nola Facebook, Instagram, Twitter edo Youtube; hortaz, plataforma horiek instalatzen dituzten cookien erantzule ere ez da egiten.
Gure online plataformako erabiltzaile zaren aldetik, aipatutako sare horien pribatutasun- eta cookie-politikak begiratzera behartuta zaude, zer motatakoak diren eta zer helburu dituzten ikusi eta onartu edo ukatu erabakitzeko.
Facebookek erabiltzen dituen cookieak: https://eu-es.facebook.com/policies/cookies/
Instagramek erabiltzen dituen cookieak: https://help.instagram.com/1896641480634370?ref=ig
Twitterrek erabiltzen dituen cookieak: https://help.twitter.com/es/rules-and-policies/twitter-cookies
Youtubek erabiltzen dituen cookieak: https://policies.google.com/technologies/cookies?hl=eu
Google+ zerbitzuak erabiltzen dituen cookieak: https://policies.google.com/technologies/cookies?hl=eu
LinkedInek erabiltzen dituen cookieak: https://www.linkedin.com/legal/cookie-policy
Webgune honetan erabiltzen diren cookiei buruzko informazio zehatzagoa lortzeko, txosten hau irakur dezakezu (pdf).
8. Google Analytics
Google Analytics Googleren web-analisirako doako tresna bat da, eta zeregin nagusitzat du webguneen jabeek jakitea nola elkarreragiten duten erabiltzaileek beren webgunean. Era berean, zauden guneko domeinuan cookieak gaitzen ditu eta "__utma" eta "__utmz" deritzen cookie batzuk darabiltza, informazioa modu anonimoan biltzeko eta webguneetarako joerei buruzko txostenak egiteko, norbanako erabiltzaileak identifikatu gabe.
Nola erabiltzen du ALBOAN FUNDAZIOAK Google Analytics?
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google Inc. konpainiak webgunea aztertzeko eskaintzen duen zerbitzua. Konpainia hori Delawarekoa da, eta helbide honetan du bulego nagusia: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak (“Google”).
Google Analytics zerbitzuak "cookieak" erabiltzen ditu; cookieak zure ordenagailuan dauden fitxategi batzuk dira, webgune batek baliatzen dituenak, erabiltzaileek webgune hori nola erabiltzen duten aztertzeko. Cookieak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (zure IP helbidea ere bai) Googlera bidaliko da zuzenean, eta Googlek Estatu Batuetako zerbitzarietan gordeko du. Googlek informazio hori bere kabuz erabiliko du, webguneari egiten diozun erabileraren arrastoari jarraitzeko, webguneko txostenak jasotzeko, eta webgunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin lotura duten beste zerbitzu batzuk eskaintzeko. Googlek informazio hori hirugarrenei eman ahal izango die, legeriak hala eskatzen dionean, edo hirugarren horiek Googleren bidez informazioa prozesatzen dutenean. Googlek ez du loturarik egingo zure IP helbidearen eta Googlek duen beste edozein daturen artean. Datuen edo informazioaren tratamenduari uko egin diezaiokezu, cookieen erabilerari ere uko eginez. Horretarako, zure nabigatzailean konfigurazio egokia hautatu beharko duzu. Halere, jakin ezazu hori eginez gero gerta daitekeela webgune honen zerbitzu guztiak erabili ezin izatea.
Webgune hau erabiltzean baimena ematen diozu Googleri, webgunean egiten duzun erabilerari buruz jasotako informazioa tratatzeko, goian adierazitako moduan eta helburuetarako.
Webgune honek display publizitatea ezarri du eta erabil dezake.
Webgune honek remarketing funtzioa erabiltzen du Google Analyticsen bidez online iragarkiak argitaratzeko; eta beraz, beste hornitzaile batzuek, Googlek barne, ALBOAN FUNDAZIOAREN iragarkiak erakutsi ahal izango dituzte Interneteko guneetan. Helburu horrekin, ALBOAN FUNDAZIOAK eta beste hornitzaile batzuek, Googlek barne, jatorrizko cookieak (hala nola Google Analyticsen cookiea) eta hirugarrenen cookieak (DoubleClick) konbinatuta erabiltzen dituzte, aldez aurretik webgune honetara eginiko bisitetan oinarrituz iragarkiak jakinarazteko, optimizatzeko eta argitaratzeko.
Nahi izanez gero, Google Analytics desgaitu dezakezu display publizitatearentzat, eta Googleko Display Sareko iragarkiak pertsonalizatu, iragarkiak hobesteko administratzailearen bidez: https://www.google.com/settings/ads. Edo Google Analyticsen nabigatzaileentzako desgaitzeko osagarria erabiliz ere bai:
https://tools.google.com/dlpage/gaoptout/
9. Jakinarazpenen bidalketa
Gure buletin elektronikoak jasotzeko edo SMS, posta elektroniko edota bestelako komunikabide elektronikoen bidez jakinarazpenak jasotzeko harpidetzea guztiz doakoa da, eta erabiltzailearen aldez aurreko baimena eskatzen da beti.
Informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoa betez, erabiltzaileek edozein momentutan baliogabetu dezakete jakinarazpen horiek jasotzeko emandako baimena, jakinarazpenetan bertan agertzen den estekaren bidez edo posta elektronikoz eskatuz, protecciondedatos@alboan.org helbidean.
10. Nola desgaitu cookieak nabigatzailetik
Zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu egin ditzakezu, zure Interneteko nabigatzaileko aukerak konfiguratuz. Blokeatu nahi izanez gero, kontuan izan gerta daitekeela cookie horien erabilera eskatzen duten zerbitzu batzuk erabilgarri ez egotea.
Ondoren, zenbait esteka eskainiko dizkizugu, nabigatzaile nagusietan hobespenak nola aktibatu jakin dezazun:
Cookieak Firefoxen: https://support.mozilla.org/es/kb/cookies-informacion-que-los-sitios-web...
Cookieak Chromen: https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=es
Cookieak IExplorerren: http://windows.microsoft.com/es-xl/internet-explorer/delete-manage-cookies
Cookieak Safarin: http://support.apple.com/kb/ph5042
Cookieak Operan: http://help.opera.com/Linux/10.60/es-ES/cookies.html
11. Ohar osagarriak
Webgune hau eta bere legezko ordezkariak ez dira aipatutako hirugarrenek cookien politika honetan izan ditzaketen pribatutasun-politiken edukiaren eta egiazkotasunaren erantzule egiten.
Web-nabigatzaileak dira cookieak gordetzeaz arduratzen diren tresnak, eta horien bidez gauzatu behar duzu cookieak ezabatzeko edo desgaitzeko duzun eskubidea. Webgune honek eta bere legezko ordezkariek ezin dute bermatu aipatutako nabigatzaileek cookien erabilera zuzena edo okerra egiten duten.
Kasu batzuetan, beharrekoa da cookieak instalatzea, nabigatzaileak ez dezan ahaztu horiek ez onartzeko erabakia hartu duzula.
Google Analyticsen cookiei dagokienez, enpresa horrek Estatu Batuetako zerbitzarietan gordetzen ditu cookieak, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartzen du, sistemaren funtzionamendurako beharrezkoa dela jotzen duenean edo legeak horretara behartzen duenean izan ezik. Googleren esanetan, ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. konpainiak Portu Seguruaren Akordioarekin bat egin du, eta horrek bermatzen du transferitutako datu guztiak Europako araudiarekin bat datorren babes-mailarekin erabiliko direla. Googlek duen cookien erabilerari buruzko informazioa nahi izanez gero, erantsi dugun esteka hau bisitatu dezakezu.
Cookien politika honi buruzko edozein zalantza edo galdera izanez gero, jarri gurekin harremanetan, harremanetarako atalaren bitartez.
2021eko apirilaren 29an berrikusitako cookie-politika.