Zeure Mugikorreko Urreak Ezkutatzen Duena
Kolonbia munduko herrialde ederrenetako bat da bertan bizitzeko. Ordea, indarkeria dela-eta beren etxeetatik alde egitera behartutako pertsona gehien dituzten herrialdeen artean ere badago. Ia 8 milioi pertsonak alde egin behar izan dute beren etxeetatik indarkeria dela. Bakearen bidean urratsak egin diren arren, oraindik ere talde armatuek nahitaezko lekualdatzeak, sexu esplotazioa, bortxazko lana eta giza trafikoa eragiten dituzte.
Ba al zenekien lotura bat dagoela indarkeria horren eta gure kontsumo-ereduaren artean? Urrea da lotura hori. Metal preziatu hori bitxietan eta lingoteetan dago, baina baita zuk beti eskura duzun gailu batean ere: Zure telefono mugikorrean, alegia. Mikrotxipak lotzen dituzten zirkuitu inprimatuetan erabiltzen da;1.500 milioi smartphone saltzen dira urtero munduan = 37.000 kilo urre. Kalkuluen arabera, Kolonbiako urre-ekoizpenaren % 80 legez kanpokoa edo arautu gabea da. Horrek erraztu egiten du kriminal-taldeek urrea beren burua finantzatzeko, kontrabandorako eta dirua zuritzeko erabiltzea. Talde armatuek milioika dolar irabazten dituzte urtero urre-merkataritzari esker.
Baietz asmatu horrekin zer erosten duten... Horregatik esaten da urrea “gatazka-mineral” bat dela. Guk, konturatu gabe eta nahi gabe bada ere, indarkeria hori areagotzen laguntzen dugu, eta, hortaz, amaitzen ere lagundu dezakegu. ALBOAN GKEan proposamen bat dugu: ordezkari politikoekin, administrazio publikoekin eta enpresekin harremanetan jartzea,;gatazkarik gabeko teknologianahi dugula eskatzeko.
Bisita ezazu https://www.tecnologialibredeconflicto.org/eu/ webgunea eta:
1. Sinatu.
2- Eman zure mugikor zaharra ALBOANi.
3- Eman laguntza ekonomikoa.