Euskera - Castellano

Gastro Solidarioa

JAIALDI GASTRONOMIKO SOLIDARIOA

2019KO URRIAREN 19AN, LARUNBATA

SOLIDARITATEA – GASTRONOMIA – HURBILEKO PRODUKTUAK – BIDEZKO MERKATARITZA

Zer da “Vitoria-Gasteiz Gastro Solidarioa”?

Jaialdi gastronomiko solidario bat da eta hauek batzen ditu: batetik nekazaritza ekologikoko eta hurbileko produktuen kontsumo arduratsua eta alternatiboa sustatzea, eta bestetik Hegoaldeko herrialdeetako elikagaien ekoizle diren nekazaritza-elkarteekiko solidaritatea.

Vitoria Gasteiz Gastro Solidaria

Nork sustatzen du?

“Vitoria-Gasteiz Gastro Solidarioa” ALBOAN Garapenerako Lankidetzako GKEak sustatzen du, eta hauekin konprometitutako Arabako chefen atxikimendua du: hurbileko produktuekin,  ostalaritza-establezimenduekin, elikadura-enpresekin, ostalaritza-eskolekin eta merkataritza jasangarriarekin lotutako elkarteekin eta “slow food” janariarekin.

Quién promueve Vitoria-Gasteiz Gastro Solidarioa

Nola hartu parte?

Vitoria Gasteiz Gastro Solidarioa

1

2019ko urriaren 19an, larunbatean, “Vitoria-Gasteiz Gastro Solidarioa”-ri atxikita dauden ostalaritza-establezimenduek  beren lokaletan pintxoak eta errazioak banatuko dituzte helburu solidarioarekin.

patata alavesa

2

Pintxo guztiek osagai berdin bat izango dute, “patata”; hau baita Arabako kulturari lotutako hurbileko produktuen artean nagusia.

bono gastro solidarioa vitoria

3

Pintxoak dastatu ahal izateko, hiritarrek BONO bat eskuratu dezakete, 10€-ko donazio baten bidez. BONO horrek 4 pintxo jateko aukera emango du atxikitako edozein establezimendutan.

bide bidean

4

BONOak urriaren 19a baino lehen har daitezke, bi modutara, hau da, online moduan webgune honetan: gastrosolidarioa.alboan.org, edo Foru kalean, 16.ean dagoen Bidezko Merkataritzako produktuen “Bide Bidean” dendara bertaratuz.

Pintxoak:

pintxo ensaladilla rusa

Pintxo 1

pintxo tortilla con morcilla

Pintxo 2

pintxo bakalao ajoarriero

Pintxo 3


pintxo patatas machaconas

Pintxo 4

pintxo marmitako

Pintxo 5

pintxo patatas bravas estilo lanzarote

Pintxo 6


Eman izena hemen eta prestatu zaitez egun zoragarria igarotzeko ALBOAN hobeto ezagutuz, ingurune paregabean eta helburu solidario batekin. Zure zain gaude.

Cómo funciona la Gastro Solidarioa

Nola funtzionatzen du?

Urriaren 19an (larunbata), “Vitoria-Gasteiz Gastro Solidarioa” egunean, ALBOANek postu bat jarriko du Urrezko Zeledoien plazan (Correoseko plaza). Postuan bono bakoitza 4 tiketengatik aldatuko da, eta, eskuorri bat banatuko da zerrendara gehitutako establezimendu guztiekin, baita horien kokalekuaren planoa (Almendra eta Zabalgune inguruan) eta bakoitzean dastatu daitezkeen pintxoen zerrenda ere. Tiket bakoitzarekin pintxo bat hartu ahalko da eta berau eskatzean entregatu beharko da tiketa establezimenduan.

Postuan ere eskuratu ahalko dira tiketak egunean bertan, 4 tiket 12 €-ko prezioan. 

gastrosolidarioa-mapa

Zer jarduera gehiago topatuko ditugu?

Gainera, goizeko 11:00etatik aurrera, Urrezko Zeledoien plazan (Correoseko plaza) hurbileko produktuen, produktu ekologiko edo merkataritza justuko produktuen eta antzekoen sustapenarekin konprometitutako elkarte ezberdinek postuak jarriko dituzte. Horrez gain, haurrentzako tailerrak, konpromiso sozialeko kafe dastatzeak, sukaldaritza eskolak… antolatuko dira, eta hori guztia musikaz girotuta.

Jaitsi egitaraua eta kaletegia dituen foiletoa, irudian klik eginez edo hemen.

Nora zuzentzen da bildutako dirua?

ALBOANek bildutako dirua Cauca-ko Bailaran (Kolonbia mendebaldean) kafe-laborantza familiarrak dituzten nekazari-elkarte txikiei laguntzeko izango da; elkarte horiek nekazaritza-kooperatibetan antolatzen dira, euren bizi baldintzak hobetzeko behar dituzten diru-sarrerak lortzeko.  


Ekitaldiaren alde egiten duten chefak:
chefs gastrosolidarioa


Afiliatu diren establezimenduak:
El Valle Gastrobar • Cafetería El Pregón • Waska - Barra Restaurante • Bar Herre • Botanic • Bar Restaurante El Tabanko • Bar Cafetería Restaurante Virgen Blanca • Café Dublín • Bar Morrofino • Bar El Nuevo • Cervecería Rivendell • Kirol Taberna • Ioar • Orain • Erroak• La Regadera • Restaurante Cafetería Atenea • Bar Restaurante Marañón • Bar Restaurante Jauja


Laguntzaileak:

udapa

gasteiz on

logo radio vitoria

slow food araba

trike coffee roasters

bide bidean

ausolan

laboral kutxa

la ruta slow

el correo

radio egibide


@2018 ALBOAN, Jesuitek sortu eta bultzatutakoa | Pribatutasun politika | Lege oharra