Pasar al contenido principal
paraguas #yocreoenellas

ALBOANen, emakumeenganako indarkeriari amaiera eman nahi dioten pertsona guztiak mobilizatu nahi ditugu. Alde batetik, emakumeen bazterkeria eta ahulezia salatuz eta ikusaraziz. Eta, bestetik, emakumeei gure babes osoa helaraziz.
Zuk ere haiekin bat egiten baduzu, parte hartzeko bide batzuk eskaintzen dizkizugu:

  • Ekarpen ekonomiko baten bidez, emakumeak ahalduntzea helburu duten proiektuak babestuko dituzu landa-komunitateetan, hiri-komunitate baztertuetan, komunitate indigenetan eta Afrikako iheslarientzako kanpalekuetan, haien bizi-baldintzak hobetzeko. 
  • Kanpaina zabaltzen lagunduz. Horretarako, #nikzuekinbat mezua dakarren "Emakumeak Martxan" kanpainako aterkia eska dezakezu, emakumeenganako indarkeria geldiarazteko xedez. Aterkiak babes-sinbolo bat izan nahi du, eta, aldi berean, atxikimendu gehiago lortzeko modu bat.  Kanpainarako ekarpena egiten duten guztiei bidaliko diegu.

ALBOANen uste osoa dugu emakumeen indarrean, hobetzeko grinan, aukeretan, ausardian, ametsetan... Konfiantza eta fedea dugu haiengan.    
Eta haiekin bat egiteko unea heldu da.
 

Hartu parte itxaropenaren martxa honetan!

EGUNERO AZAROAREN 25A

Gure gizartean, honako hau aldarrika dezakegu: "Ez dugu ausartak izan nahi, askeak izan nahi dugu". Beste herrialde batzuetan, berriz, emakumeek arriskuan jarri behar dute bizitza beren askatasuna erabiltzeko eta beren ahotsa entzunarazteko.

ALBOANetik eremu globalera eramango ditugu azaroaren 25eko aldarrikapenak. "Hegoaldeko" herrialdeetan, genero-desparekotasunaren eragina are handiagoa da.

Milioika emakume daude munduan. Emakume horiei eskubideak ukatzen zaizkie:

derecho a la educacion

HEZKUNTZARAKO ESKUBIDEA

derecho a elegir pareja

BIKOTEA AUKERATZEKO ESKUBIDEA

derecho a elegir si ser madre

AMA IZAN ALA EZ AUKERATZEKO ESKUBIDEA

derecho a un mismo salario

LAN BERAGATIK SOLDATA BERA IRABAZTEKO ESKUBIDEA

derecho a no sufrir violencia

EMAKUMEA IZATEAGATIK INDARKERIARIK EZ JASATEKO ESKUBIDEA

derecho de participar

BIZITZA PUBLIKOAN PARTE HARTZEKO ESKUBIDEA

Emakume askeak lurralde askeetan nahi ditugu.

Justine Masika Bihamba, Synergie des Femmes contre les violences sexuelles (Kongoko ED)

Justine Masika, Synergie des Femmes taldekoa, Emakumeenganako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunari buruz mintzatu da.

ALBOAN Fundazioak antolatutako "Emakumeak Martxan" Nazioarteko Kongresua dela eta egindako elkarrizketa.

Caddy Adzuba, Elkartasunaren Asturiasko Printzea sariduna eta aktibista kongoarra

Caddy Adzuba Emakumeenganako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunari buruz mintzo zaigu.

ALBOAN Fundazioak antolatutako "Emakumeak Martxan" Nazioarteko Kongresua dela eta egindako elkarrizketa.

Gentille Sinawema, Synergie des Femmes contre les violences sexuelles (Kongoko ED)

Synergie des Femmes taldeko ordezkaria eta Bakearen Enbaxadoreak ekimeneko sustatzailea da Gentille. Indarkeriari aurrea hartzeko programa horren bidez, emakumeen eskubideei eta eskualdean bakea eraikitzeko duten eginkizunari buruzko informazioa eta sentsibilizazioa ematen zaie nerabeei haien herri eta komunitateetan. 

Angélica Ortiz, Fuerza Mujeres Wayuu (Kolonbia) taldeko ordezkaria

"Beti diskriminatu gaituzte emakume izateagatik, indigenak izateagatik, pobreak izateagatik".
Beren lurraldea eta baliabideak, batez ere ura, defendatzeko antolatuta dagoen Mayuu etniako EMAKUME aktibisten ordezkaria da Angélica.

ASOPECAM taldeko emakumeak (Kolonbia)

Lana eta bizi-kalitatea hobetzeko bildu ziren familia kafe-biltzaileen elkartea da ASOPECAM.
Elkartearen barruan, "emakume ausart" batzuek bat egin zuten berdintasunezko tratua eta parte-hartze aktiboa lortzeko. 

Bertha, Gladys, Eleonora eta María Clara dira horietako batzuk.

Rocío Silva, Giza Eskubideen aldeko aktibista eta poeta

Peruko Giza Eskubideen Koordinakunde Nazionaleko idazkari exekutiboa izan zen Rocío.

Borrokan jarraitzen du emakumeen giza eskubideen alde eta lurraldearen defentsaren alde.

 

EZ ZAUDETE BAKARRIK

Emakumeen egoera azaleratu eta ezagutarazi egin nahi dugu, egunez egun beren bizitzak, beren familienak eta beren komunitateenak hobetzeko borrokan dauden milaka emakume ausarten ahotsak ekarri. 

Gure hezkuntza-proposamena

Ezagutu gure hezikidetzari buruzko prestakuntza-proposamena eta deskargatu materialak doan

Batzuetan, pobreziaren arrazoi nagusia emakume izatea da

foto - mujeres de ALBOAN junto a mujeres de Congo

Afrikan, Latinoamerikan eta Indian beren bizitza aldatzeko "martxan dauden emakumeen" ondoan dago ALBOAN.

Aurkeztu berri dizkizugunak bezalako emakumeen ondoan.

Ziur gaude "Hegoaldeko" herrialdeak kaosetik eta pobreziatik ateratzea helburu duen proiektu orok emakumeak erdigunean jarri behar dituela, haiek beti galtzaile izaten baitira.

Mundu osoko emakume eta erakundeekin bidean goaz, giza garapena, bizitza duina eta justizia gizaki guztien ondare bihurtzeko helbururantz.

 

Biltzen dugun dirua landa-komunitateetako, hiri-komunitate baztertuetako, komunitate indigenetako eta iheslarien esparruetako emakumeei laguntzeko izango da.

209

proiektu

jardunean

110

erakunde

aliatuk laguntzen digute mundu hobea sortzen

18

herrialde

Afrikan, Asian eta Latinoamerikan

785,000

pertsonak

hobetu dituzte bizi-baldintzak

Gure zereginetako bat honelako erakundeak babestea da:

Synergie des Femmes contre les Violences Sexuelles

ALBOANekin 2000. urteaz geroztik elkarlanean ari den Synergie des femmes elkarteak borroka egiten du Kongoko EDko emakumeek jasaten duten sexu-indarkeriaren aurka. Osasun-laguntza, laguntza psikosoziala eta gizarteratze ekonomikoa eskaintzen ditu elkarteak. 

IHESLARIENTZAKO JESUITEN ZERBITZUA

IJZren eta  ALBOANen arteko aliantzaren bidez, laguntza eskaintzen dugu iheslariek eta lekualdatuek behin eta berriz bizi dituzten krisi egoeretan; horretarako, tokian bertan egiten den lan humanitarioa babesten dugu, eta gure ingurunean egoera horien kausak salatzen. IJZrentzat, talderik garrantzitsuena gerrak eragindako pertsonak dira, hots, iheslariak.

Fe y Alegría

Fe y Alegría elkarteak gauzatzen duen herri-hezkuntza eta gizarte-sustapena babesten dugu, Latinoamerikako landa-eremuetan eta hiri-eremu baztertuetan. ALBOANek hasiera-hasieratik jardun du lanean Fe y Alegríarekin, herri-hezkuntza integralaren aldeko eta gizarte-sustapenaren aldeko mugimendua den aldetik. Fe y Alegríak sektorerik behartsuenak aukeratzen ditu, haiekin hezkuntzaren eta gizarte-sustapenaren inguruko jarduera aurrera eramateko.

donantes

Dohaintza-emaileak: 
193

donaciones

Dohaintzak:
12579€

Seleccione la cantidad*