Alternatiboa: etorkizun desiragarri eta posiblea
15/12/2017ALBOANek ‘Garapenerako aldaketarako prozesuak. Hausnarketa eta praktika’ mintegi iraunkorrean sustatutako hausnarketa zabal baten parte da koaderno hau. Xedea da gaur egun gertatzen ari diren aldaketa-prozesu sozialei buruz eztabaidatzea, baita bidegabekeria eta berdintasun eza sortzen dituen logika ekonomikoa eraldatzen laguntzeko moduari buruz eztabaidatzea ere. Koadernoko gogoetek egilearen iritziak eta parte hartu zuten pertsonek adierazitako ideiak jasotzen dituzte.