Migranteekiko elkartasun olatuak blai egin zuen Iruñea

Alboan Alboan
09/10/2018
Migranteekiko elkartasun olatuak blai egin zuen Iruñea

Urriaren 7an, igandean, hirugarren urtez jarraian, migrante eta errefuxiatuekiko elkartasunez bete ziren Iruñeko karrikak ALBOAN GKE, San Ignacio ikastetxea eta Loyola Zentroak -Iruñeko udalak lagunduta- antolatutako jardunaldian. Jesusen Lagundiak bultzatzen duen Hospitalidad (www.hospitalidad.es) kanpainaren barruan kokatzen da ekimen hau, eta jasotako dirua Ertamerikako eta Mexikoko Migranteekiko Sare Jesuita erakundera zuzenduko da.

IKUSI ARGAZKIAK: ALBOAN eta Ignacio Solla. 

 

La Inmaculada elizan meza izan ostean, kirol iharduerak, jolasak, umeentzako tailerrak eta "bokata solidarioa" tradizionala garatu ziren giro ezinhobean San Ignacio ikastetxeko patioan. 12:30etan ehundaka lagun ikastetxetik atera ziren ibiltzen hiriko erdigunean zehar autobus geltoki zaharreraino. Horrela, ikasle, irakasle, guraso zein beste pertsonek besarkada sinbolikoa bidali zien bizitza duinaren bila euren etxeak uztera behartuak izaten diren migrante guztiei.

Geltoki zaharrera iritsita, Carlos Moraza, San Ignacio ikastetxeko zuzendariak, Ignacio Aranzadi, Iruñeko Loiola Zentroko arduradunak, eta Javier Andueza, ALBOANeko koordinatzaileak partehartzea eskertu eta agurtu zituzten bertan bildutakoak. "Interpelatzen gaituen errealitate mingarri horri erantzuna eman nahi diogu. Errealitateari heldu eta konpromisoa hartu nahi dugu, ez soilik garapenerako lankidetzan eta giza laguntzan baizik eta baita babes eta migrazioaren gainean dagoen begirada aldatzen eta hiritarren inplikazioa sustatzen ere egoera horri justiziaz aurre egin ahal izateko".

Aurtengo diru-laguntza Ertamerikara bidaliko da, izan ere, "urtero Ertamerikatik 400.000 lagun inguru Mexiko, Estatu Batuak eta Kanadara abiatzen dira, pobrezia, bazterkeria, lan eza, eta hondamendi naturalek eragindako baldintza zaurgarriak direla eta" gehitu zuen Anduezak.

 

 

Hitzaldiaren ostean 400 pertsonentzako bazkaria zerbitzatu zen geltokian, Los Habituales musika taldeak sortutako dantzaldiak jardunaldiari amaiera borobila eman ziolarik.

Categoría: