Errefuxiatu eta migratzaileen errealitatea hurbildu pertsona guztiei

Alboan Alboan
16/01/2018
Mugetatik Haratago

Mugetatik Haratago hezkuntza-proposamena da ALBOANek eta Loiolako Santutegiak sustaturik, Ellacuría Fundazioaren, Loiolaetxearen, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin.

 

Beren etxea uztera behartuak izan ondoren gure ingurunera etorri diren pertsonen errealitatearen berri zabaltzea du helburutzat. Gure kulturartekotasun testuinguruaren eta migrazio-prozesuaren etapen ibilbidea eskaintzen du: lekualdatze behartua, iraganbidea, mugak, eta harrera-herrialdera iristea.

Proposamen honen bitartez, sufrimendu-errealitate bati erantzuten saiatu nahi dugu; izan ere, errealitate horrek interpelatu egiten gaitu, eta galderak egitera garamatza. ALBOANetik errealitate horri begiratu nahi diogu, eta babesari eta migrazioari buruzko pertzepzioen aldaketa eta herritarren inplikazioa sustatu nahi dugu egoera horri justiziazko etorkizun batekin aurre egiteko.

2017ko irailean, ikastetxeekin hasi ginen lanean DBH-eko ikasleen partaidetzaz, eta orain parte hartu nahi duen pertsona orori zabaldu nahi diogu esperientzi hau.

 

Proposamenak ondorengo osagaiak ditu:

 

  • Kulturarteko hezkuntzaren inguruko trebakuntza.
  • Pertsona errefuxiatu eta migranteen errealitatearen inguruko formakuntza.
  • Kulturartekotasunaren inguruko baliabide didaktikoak.
  •  Errefuxiatu eta migranteen errealitateari buruzko ikaskuntza, gure testuinguruarekin eta desparekotasun globalekin erlazionatuz (2 eguneko egonaldia Loiolan). 
  • Sentsibilizazio-ekintzen proposamena eta haiek indarrean jartzeko laguntza.
  • Kanpaina publikoetan parte hartzea.

 

Informazio interesgarria

  • Egonaldia adin desberdineko taldeei zuzendua dago, 13- 14 urte aurrera.
  • Hezkuntza-proposamena euskeraz zein gaztelaniaz lantzeko aukera dago.
  • Taldeak 20 - 50 pertsonakoak.
  • Kostuak: 25€ bakoitzeko. Loiolara iristeko garraio-kostua taldearen ardura izango da. Janaria ez dago barne, baina Katering eskatzeko aukera dago kostua handituz.
  • Larunbateko ekintza goizeko 10:00etan hasten dira eta igandean jan ondoren bukatzen dira.
  • Egonaldia Loiolako Santutegiaren Aterpetxean eta Jesus María Aterpetxean izango da, Azpeitian, Gipuzkoan.
  • FOILETOA.

 

Parte hartu nahi baduzue, edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan: educacion@alboan.org. 944 151 135

 

Categoría: