ALBOAN Koronabirusaren krisiaren aurrean

Alboan Alboan
16/03/2020
Crisis Coronavirus

Estatuko Gobernuak alarmaren egoera ezartzean, eta Euskal Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak osasun-larrialdia deklaratzean, eta kontuan hartuta ondorengo egunetan beste neurri batzuk ere hartu ahal direla, ALBOANek erabaki du:

 

  • Ekintza publikoak, kaleko jarduerak, mintegiak eta ekitaldiak bertan behera uztea.
  • Bilera presentzialak ekiditea.
  • Egoitza guztietan, talde-lana malgutasunez eratzea, etxetik lan egin ahal izateko.
  • Etxetik ezin bada lan egin, egoitzan baldintzak mantentzea, segurtasun-distantziak ziurtatuta, Osasun Ministerioak agindutakoaren arabera.
  • Hurbileko jarraipena egitea, baita iraunkorra ere, bestelako herrialdeetan dauden boluntarioen egoeraren berri izateko.
  • Pertsona boluntarioen jarduera presentzialak eta praktiketakoak bertan behera uztea.

 

Egoitzetan lanean jarraituko dugu, eta arreta ez-presentzialean, betiko ordutegia mantenduta. ALBOANekin harremanetan egon zaitezke telefonoz. Bilbo: 944 151 135. Iruñea: 948 231 302. Donostia 943 275 172 edo emailez: alboan@alboan.org Euskadin, eta alboanna@alboan.org, Nafarroan.

 

Bazterturiko komunitate kalteberekiko konpromisoa

Arretaz jarraitzen dugu bestelako herrialdeetan bazterturiko komunitate kalteberetan gerta daitekeen koronabirusaren hedadura. Han eskaini ohi dugu gure laguntza, eta momentu hauetan, inoiz baino gehiago, gure konpromisoak mantendu nahi ditugu, baita nazioarteko laguntza ere. Erakunde aliatuei emandako laguntza aktiboan jarraitzen dugu, baita nazioarteko proiektuetan ere.

 

Herritartasun globala

Neurriak aplikatzea herritar guztien ardura da. Bat egiten dugu birusa ez zabaltzeko neurri guztiekin, eta agintarien gomendioei une guztietan jarraitzera animatzen zaituztegu. Krisialdi hau pandemia globala denez, aukera izan dezakegu herritartasun globalaren sentimendu eta identitatea eraiki ahal izateko.

 

Etxean geratzera animatzen zaituztegu, eta erakundeetako mezuekin bat egiten dugu: herritar guztiok elkartuta krisi hau gainditu dezakegu.

Categoría: