Venezuelarentzako laguntza

Alboan Alboan
15/03/2019
Venezuelarentzako laguntza

Venezuelak, gaur egun, pairatzen duen krisi politiko, ekonomiko eta sozialaren ondorioz, eta indarkeriaren gorakadaren eraginez, pertsonen kopuru handia dago arrisku- eta kalteberatasun-egoeran,  bai herrialdearen barnean, bai mugetatik kanpo. Egoera hori are larriagoa da martxoaren 7tik aurrera, egun horretan hasi baitziren herrialdea geldiarazi duten itzalaldi elektrikoak.

 

Horri guztiari erantzuna emateko, ALBOAN eta Entreculturas erakundeetan laguntza ematen dugu Venezuelarekiko elkartasunaren aldeko hainbat ekintzatan.

 

Fe y Alegría, bi erakundeen herrialdeko kide estrategikoa, 60 urte baino gehiagoz ari da  Venezuelaren etorkizunerako lanean; horrela, 200.000 haur eta gazteri baino gehiagori ematen die laguntza. Baina, testuinguruaren larritasunak berekin dakar hezkuntza komunitatearen gehiengoak jatekoa ziurtaturik ez edukitzea.

 

Entreculturas eta ALBOAN erakundeak Fe y Alegría kidearekin lankidetzan ari dira, bere ikasleek eskolan otordu bat, gutxienez, ziurtaturik izan dezaten, oinarrizko nutrizioa lortu ahal izateko, eta eskola bertan behera ez uzteko. Horrela, etorkizunerako inbertsio-neurria hartzen da, gizarte eta pertsonen garapenean eragina izanik.

 

Migratzaileentzako Jesuiten Sarearen eskutik, migratzen ari diren edo babesa eskatzen duten Venezuelako milaka pertsonei ere laguntzen diete muga ezberdinetan eta Latinoamerikako herrialde ezberdinetan zehar. Lan horrek oinarrizko behar hauek betetzea du helburu: jatekoa eta babeslekua, asiloa eskatzen duten kalteberatasun handiko pertsonak babesteko ekintzak, eta aholkularitza legalerako zerbitzuak ere bai.

 

Halaber, Venezuelan Jesusen Lagundiak dituen bestelako erakunde sozialekin ere dihardute, une hauetan dituzten oinarrizko beharrei erantzuna eman ahal izateko.

 

Venezuelarentzako laguntzan kolaboratu nahi duten pertsonek honen bidez egin dezakete:

 

 

  • DONACIONES ONLINE 
  • Banku-transferentziak:(BBVA) ES54 0182 1290 3302 0150 7630. Titularra: Fundación ALBOAN
  • Mugikorretik egiteko dohaintzak: zure bankuaren app-ez eta BIZUM.  ALBOAN edo  kodea 11262.

 

(Eneas de Troya-ri eskerrak, argazkia dela eta).

Categoría: