Guatemalako IGER: Giza Garapenerako hezkuntza etxean

Alboan Alboan
18/04/2020
IGER de Guatemala

Gaur egun, COVID-19ak sortutako osasun-krisialdi globalean, konfinamendurako eta urruntze sozialerako neurri ezberdinak ezarri direlarik, IGER Irrati bidezko Hezkuntzako Institutu Guatemalarrak milaka ikasleri eskaintzen die kalitatezko urrutiko hezkuntzan aritzeko aukera.

El Maestro en casa plataformak ondoko arlo hauek lantzeko ezagutzak eskaintzen ditu: Matematika, Gizarte Zientziak eta Herritartasunerako Prestakuntza, Komunikazioa eta Hizkuntza, eta Natura Zientziak. Materialak edozein pertsonak eskura ditzake, eta deskargatzea erabat doakoa da.

 

Bizitza duinagoa

1979. urtetik, IGER institutuak hezkuntza formala eskaintzen die baliabide ekonomiko eskasak dituzten pertsonei, bizitza duinagoa lor dezaten, bai beraientzat, bai beren familientzat. Erakundeak herrialde osoan ari da arlo asko eskaintzen: alfabetatze-programak, helduentzako lehen hezkuntza trinkoa, oinarrizko zikloa eta batxilergoa, eta baita gaztelaniaz/hizkuntza maiez egindako programa elebidunak ere. Hezkuntza Ministerioak erabat onartzen ditu programa horiek, eta, horren ondorioz, ikasleek diploma ofizialak lor ditzakete ikasketa-ziklo bakoitzaren amaieran.

Radio ECCA Kanarietako jesuiten irratian dago oinarriturik metodologia. Urrutiko hezkuntzarako metodologia da, eta irratia eta testu inprimatua erabiltzen ditu hezkuntza programetan. Astean behin, ikaslea ikasketa-zirkulu batean biltzen da. Zirkulu hori zalantzak argitzeko gunea da, baita ikasleen eta orientazioak ematen dituzten boluntarioen arteko harremanak sendotzeko ere. Milaka ikaslek hezkuntza-arreta jasotzen dute mila ikasketa-zirkuluetan, boluntarioak 2.500 pertsona direlarik.

 

 

Zalantzarik gabe, IGER institutuko hezkuntza-inklusiorako zerbitzuaren balioa askoz handiagoa da une hauetan, kontuan hartuta Giza eta Gizarte Garapenerako apustuari gehitu behar zaiola osasun publikoa eta ikasleen ongizatea lortzeko beharra.

 

Categoría: