xjzldfh kshfklsd fkdfk dfskdhfklsdhfskldlfkh dkljhfklshf slkdhflskhflskhflskdfskldfksjdlfksjdlfkslfsdkljfhhlskjhfldskjflskdfslkdfjc Cast I Eusk

Haurrak dira, Ez soldaduak

“Haurrak dira, Ez soldaduak” kanpainaren helburua, Batticaloa eskualdeko (Sri Lanka) neska-mutiko soldaduak birgaitzen eta gizarteratzen laguntzea da, eta bakerako eta berradiskidetze nazionalerako prozesua laguntzea.

Kanpainak neska-mutiko soldaduen, harrera, birgaitze eta gizarteratze zentroaren funtzionamendua, “Liles of the field hostel” (landa-zelaietako amañi-lilien harrera-zentroa) bultzatzen du. Zentro horretan beren oinarrizko premiak asetzeaz gain, arreta psikologikoa, irakaskuntza eta prestakuntza profesionala jasotzen dituzte. Gainera, ahal den guztietan, beren familietan gizarteratzeko dauden aukerak eta berriro errekrutatzea eragozteko jarraipen sistemak ezartzea ebaluatzen dira.

“Liles of the field hostel” horretan, zehazki, ofizioak ikastea sustatzen da, hala nola, josten, sukaldaritzan edo soldaketan eta, beren egoerak uzten duen neurrian, inguruetako tailerrekin eta negozio txikiekin hitzarmenak egiten dira lan-munduan sartzeko.

Une honetan zentro horrek berrogeita hamar neska-mutiko soldadu inguru ditu bere ardurapean, babestoki horretara UNICEFen bidez iristen dira, hau arduratzen baita horiek aurkitu eta desmobilizatzeaz.

“Haurrak dira, Ez soldaduak” kanpaina ALBOANen proposamena da, jesuitek Euskadin eta Nafarroan duten GKE, Sri Lankako pertsona Errefuxiatuen Jesuita Zerbitzuarekin elkarlanean, hau arduratzen baita zentroa kudeatzeaz.