
Gatazkak irauten duen bi hamarkadatan, bai LTTE mugimenduak eta baita Sri Lankako armadak ere, neska-mutikoak bahitu dituzte gerrarako. LTTE mugimenduak 6.000 gaztetxo inguru erabili izan dituela uste da, baina ez da ezagutzen armada zingalesaren eskuetan izandakoen kopururik. Armada, batez ere, “Karuna" talde paramilitarraz baliatu izan da horiek errekrutatzeko, tamil mugimendutik banandutako milizia da hau, Gobernuaren aliatua orain.
Errekrutatzea
Errekrutatzeko saioak gauez egiten dira.
Kale-jantzian doazen lagun-taldeak furgonetan ibiltzen dira kale, errefuxiatu kanpamendu eta umezurztegietan zehar, indarrez bahitzen dituzte beren bidean aurkitzen dituzten gaztetxoak eta basera itzultzen dira ibilgailua jendez beteta dutela. Gainera, tamil familien artean, ohikoa da errekrutatzea, behartuta aurkitzen baitira beren seme edo alaba “entregatzera” independentziaren alde.
2004 urte amaierako tsunamiak ere erraztu egin zuen soldadu-haurren errekrutatzea. Tsunamiak, Asiako kostaldeak suntsitu zituenean, 30.000 hildako eragin zituen Sri Lankan eta ehunka neska-mutiko utzi zituen familiarik gabe. Ahultasun eta babesgabetasun egoera honetaz baliatu dira gerrillakoak gaztetxo hauek errekrutatzeko. Gaztetxo asko bahituak eta gerrillari bihurtuak izan ziren.
Erabilera.
Zenbait asteko entrenamendu bortitzen ondoren, soldadu gaztetxoen unitateak erabiltzen dira ekintzarik arriskutsuenetako kanoi-bazka gisa, errejimendurik onenak erretagoardian babestuz. Neska-mutiko hauek, gerra garaian, edozertarako balio dute: borrokatzeko, janaria prestatzeko, ur garraiorako, amu gisa erabiltzeko, mezulari edo espia gisa eta ekintza suizidak burutzeko.
Neskatoak, aurreko zereginez gain, sexu mirabe bihurtzen dira, beraien destino bera izango duten beste neska-mutikoak errekrutatzen eta bahitzen laguntzen dute, eta zenbaitetan ihes egiten saiatzen diren gaztetxoen aurkako zigorrak betearazten dituzte, erail behar izateraino iristen dira.
Aurka egiteak zigorrak eragin ditzake, jipoiak, askoren bortxaketak edo heriotza kasu. Gainera arrisku bizia dute, HIESA bezalako sexu transmisioko gaixotasunak harrapatzeko, haurdun gelditzeko eta ondoren beren komunitateak baztertzeko.
Hortik bizirik irteten duten neska-mutilek bizi osoan borrokatu behar izaten dute, esperientzia basati horrek utzitako ondorio fisiko eta psikikoak gainditzeko.
Traktore batean zihoan Batticaloako errepide batean zehar, bide-bazterrean guardia egiten ari ziren gizon batzuei ura eskatu zienean. “Orduan Tamil Herriko Askatasuneko Tigreek (LTTE) berekin eraman zuten”, dio Najarath bere amonak. Sisilanen familiak bi egun geroago aurkitu zuen mutikoa, oihaneko kanpamendu batean, eta etxera ekartzea erabaki zuten. Bere osaba haren bila joan zenean, tiroz eraso zioten gerrillariek.
“Familiari laguntzeko lan bila kalean zebilela auto batean sartu zuten. Ordutik ez dugu berriro ikusi. Nire ama haren bila joan da, baina armadaren oihaneko base batera eraman dute”, dio Nithakaram, 12 urteko haren anaia gazteak
Ahilak, 12 urte zituela hartu zuen lehen arma eskuetan, 14rekin lehen operazioetan hartu zuen parte, “itsu-itsuan hiltzen duzuneko borrokaldiak” eta 16rekin jaso zuen lehen bala-zauria, bekokian. Bizirik irten zuen. Neskato soldaduak, izu-ikara ematen diola dio, harrera-etxeko babesa utzi eta berriro errekrutatzeak.
::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
ALBOANek koalizio honetan parte hartzen du
Aita Lojendio, 2 - 2º.
48008 – Bilbao
Telfonoa:944 151 135
E-mail: alboanbi@alboan.org