
Sri Lanka, antzinako Zeilan, 21 milioi biztanle eta 65.000 Km²ko hedadura duen uhartea da, eta 1983tik dago gerran.
Tamil herritarrak, urteetan zapalduak eta baztertuak izan dira gehiengo zingalesek egindako legeen ondorioz, independentziaren aldeko borrokan ari dira uhartearen Iparraldeko eta Ekialdeko lurretan.
“Tamil Eelam Askatasunerako Tigreen (LTTE)” mugimenduak, gerrilla borroka eta erasoaldi terroristak tartekatzen ditu, eta gobernu zingalesaren armada erregularrari aurre egiten dio.
Gerraren ondorioz, 70.000 pertsonatik gora hil dira jada eta ehunka milak dira eragin dituen errefuxiatu eta lekualdatutakoak.
Badira gainera beste biktima isilak ere: milaka neska-mutiko gatazka guneetan soldadu gisa errekrutatuak eta bilduak izan direnak.
Traktore batean zihoan Batticaloako errepide batean zehar, bide-bazterrean guardia egiten ari ziren gizon batzuei ura eskatu zienean. “Orduan Tamil Herriko Askatasuneko Tigreek (LTTE) berekin eraman zuten”, dio Najarath bere amonak. Sisilanen familiak bi egun geroago aurkitu zuen mutikoa, oihaneko kanpamendu batean, eta etxera ekartzea erabaki zuten. Bere osaba haren bila joan zenean, tiroz eraso zioten gerrillariek.
“Familiari laguntzeko lan bila kalean zebilela auto batean sartu zuten. Ordutik ez dugu berriro ikusi. Nire ama haren bila joan da, baina armadaren oihaneko base batera eraman dute”, dio Nithakaram, 12 urteko haren anaia gazteak
Ahilak, 12 urte zituela hartu zuen lehen arma eskuetan, 14rekin lehen operazioetan hartu zuen parte, “itsu-itsuan hiltzen duzuneko borrokaldiak” eta 16rekin jaso zuen lehen bala-zauria, bekokian. Bizirik irten zuen. Neskato soldaduak, izu-ikara ematen diola dio, harrera-etxeko babesa utzi eta berriro errekrutatzeak.
::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
ALBOANek koalizio honetan parte hartzen du
Aita Lojendio, 2 - 2º.
48008 – Bilbao
Telefonoa: 944 151 135
E-mail: alboanbi@alboan.org